Oraingoz, gisatu-lehiaketarako sei bikotek eman dute izena. Zortzi behar izaten dira lehiaketa osatzeko, beraz, bi bikote falta dira. Bazkariari dagokionez, berriz, 64 lagunek eman dute izena, beraz, beste 20rendako lekua dago oraindik.
Gaur, martitzena, 11:00etatik 12:00etara egongo da bietako edozeinetara apuntatzeko aukera, Itxaropenako bulegoan.
Gisatu lehiaketari dagokionez, urriaren 25ean, Itxaropenako terrazan prestatuko dute okela sukaldari lehiakideek; 14:00etarako guztia prest izan beharko dute, orduantxe hasiko baita bazkaria.
Ohi denez, bazkalostean jakinaraziko dituzte zeintzuk diren lehiaketako irabazleak eta ondoren sari banaketa egingo dute.