Hilean behin, herriko txistulariek kalejira eta, txistu-saioak eskaintzen dituzte herriko hainbat txokotan. Atzo, domeka, egin zuten halako saioetako bat, oraingo honetan, gonbidatu bereziekin: Eibarko Txistulari Bandako danbor-jole German Ereña eta Ondarruko silbote-jole Jasone Akizu. Bideoan dago jasota Sabin Perez de Labeaga eta Eneko Alvarez soraluzetar txistulariekin batera interpretatu zuten Ezozi trilogia, fandangoa, arin-arina eta biribilketa. Bideoa: Eneko Alvarez.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.