'Behi bi blues' taldearen alde bozkatzeko aukera Danbakan parte har dezan

Erredakzioa 2024ko urr. 3a, 12:04

Unai eta Gaizka Azkarate, Behi Bi Blues taldeko kideak. Iturria: Danbaka.

Abian da Danbaka Musika Lehiaketaren 6. edizioan parte hartuko duten musika taldeak aukeratzeko prozesua. Hala, epaimahaiak lehen 15k aukeratu ostean, publikoak aukeratuko du 16. proiektua. Publikoak bederatzi talderen artean hautatu behar du eta tartean dago Gaizka Azkarate plazentziatarrak eta Unai Azkarate bergararrak osatzen duten Behi Bi Blues taldea. Botoa emateko aukera urriaren 6ra arte izango da zabalik: klikatu hemen.