Aste honetan, Itxaropenako paretetan argazki berriak zintzilikatu dituzte urriko erakusketa osatzeko. Irailekoan, batik bat, herriko lekuak azaltzen ziren moduan, urriko honetan, herritarrak dira protagonista nagusi.
Hori bai, orain dela zazpi urteko argazkiak dira, 20217an Kontrargik antolatutako Argazki Rallyko saridunetako batzuk, Ilusioa, Komunikazioa, Desoreka, Zaporea eta Balkoia gaiekin ateratakoak, hain justu.
Bestalde, gaur, eguena, zabalduko da datorren urriaren 25ean egingo den gisatu-bazkarirako izen-ematea, urriaren 17ra arte. 84 lagunendako lekua izango da, bazkaria doan da, eta, ohartarazi dute bazkarirako izena ematen duen bazkideak beste bat bakarrik apuntatu ahal izango duela.
Izena emateko Itxaropenako bulegora joan beharra dago, gaur, 11:00etatik 12:00etara edo martitzenean, 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era.