UDAKO ARGAZKIEN LEHIAKETA

Udako Argazki Lehiaketako sariak eskura

Erredakzioa 2024ko urriaren 2a

Marina Gabilondo, Mikel Recio eta Miren Iosune Astigarraga sariak eskutan.

Aurtengo Udako Argazki Lehiaketari itxiera emateko, hiru irabazleek eskuratu zituzten sariak: epaimahaiaren saridun Mikel Reciok Txurruka jatetxean birendako jatordua eta publikoaren saridun Marina Gabilondok eta Miren Josune Astigarragak Egotzako gazta bana. Horiez gain, baina, lehiaketan parte hartu duten guztiek Pil-pileaneko karakola-pegatina dute opari. Eskuratu nahi duenak Iratxo goxo-dendan eska dezake edo Pil-pileaneko bulegora etorri, goizez, 09:00etatik 13:00ak bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.