Lapikoa sutan

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 2a, 10:18

Gaur, eguaztena, Oñatiko suhiltzaileak Baltegieta kalean izan dira 09:30 inguruan, baita Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere. Emandako informazioaren arabera, bertako bizilagun bat etxera sartu ezinda geratu da, lapikoa sutan lagata zuela. Suhiltzaileak eta poliziak etxera sartu dira eta lapikoa su-gainetik kendu besterik ez dute egin behar izan. Ez da bestelako kalterik izan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.