Aigüestortes parke nazionala, Baqueira Beret, Bossots, Bagergue, Arties, Les, Aneto mendia elurtuta (urrutitik)… denetik ikusi dute egunotan Itxaropena Erretiratuen Elkartearekin txangoan dauden 43 herritarrek.
Barikuan abiatu ziren eta gaur bueltatuko dira, bidaiarekin asebeteta eta etxera bueltatzearren oso pozik.
Bihar, martitzena, berriz, aurtengo gisatu lehiaketan izena emateko epea zabalduko dute. Interesa duenak bulegora jo behar du, 11:00-12:00ak bitartean.