Urteko bigarren odol ateratzerik onena

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 28a, 18:00

Monika Rodriguez Saez, Cristina Cuenca Gallego eta Eñaut Mazorriaga Elduaien odola ematen, azken hori lehen aldiz. Argazkia: Bixente Olaizola.

Pozik daude Soraluzeko Odol Emaileen Elkartekoak soraluzetarren atzoko erantzunarekin. Aurtengo bigarren odol ematerik oparoena izan zen atzokoa, 42 odol-poltsa eraman baitzituzten Soraluzetik. Gainera, odola ematera joan zirenetako lau emaile berriak ziren. Aurtengo hurrengo eta azkeneko hitzordua azaroaren 22an izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.