Urriaren 16ko txangoari dagokionez, Burgosko erdigune historikoa eta bertako katedrala ikustera joango dira. Goizean irten, Burgosen gosaldu eta gero bisitak egingo dituzte. Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu eta ondoren bueltatuko dira herrira, iluntze partean.
65 euro
Txangora joateko prezioa da 65 euro eta urriaren 1era arte eman daiteke izena. Horretarako, elkarteko bulegora jo behar da, martitzenean 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara.
Gisatu lehiaketa
Gisatu lehiaketari dagokionez, berriz, urriaren 25ean izango da eta horrako izen-ematea be zabalik dago. Kasu honetan, urriaren 17a baino lehen eman behar da izena eta asko jota, zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute.
Bazkaria
Ohi denez, lehiaketaren ondoren, bazkaria izango da, lehiaketarako prestatutako gisatuarekin. Doakoa da bazkaria eta 84 lagunendako lekua dago. Bazkarirako izen-ematea urriaren 3tik urriaren 17ra bitartekoa izango da. Ohartarazi dute bazkarirako izena ematen duen bazkideak beste bat bakarrik apuntatu ahal izango duela.