Iruzur abisua

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 25a, 19:01

Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak iruzur baten gaineko ohartarazpena egin du. Seguritate Sozialaren izenean, gutunak bidaltzen ari dira zenbait datu eskatzen, adibidez, nortasun agiriaren argazkia zein norberaren bankuko kontu-laburpen baten argazkia. Bada, daturik ez emateko eta gutunari kasurik ez egiteko ohartarazi dute, iruzurra delako.

Bidaltzen duten gutunean diotenez, pentsioak handitu egin behar dituzte lege aldaketa bat tarteko. Esaten dutenez, 75-150 euro bitarteko igoera izango du onuradunak baina haren datuak behar dituzte igoera aplikatzeko, adibidez, nortasun agiriaren argazkia, norberaren bankuko kontu-laburpen baten edo norbera titularra den kontu-laburpen baten argazkia zein azken hilabetean kobratutakoaren zenbatekoa.

Hori guztia Seguridadsocialgranada@outlook.es helbidera bidaltzeko eskatzen dute, baina helbide hori ez da seguritate sozialarena, noski.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.