Festa egin zuten egoitzan

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 25a, 10:50

Atzo, irailak 24, Mesedeetako Andra Mari Eguna zela-eta, festa ospatu zuten haren izenean Mesedeetako egoiliarrek. Bazkaria, luntxa eta musika zuzenean izan zuten. Bapo jan eta gero, kantu klasikoak kantatu zituzten Pablo Arruabarrena soinujolearen gidaritzapean. 

Atzo, martitzena, mezarekin hasi zuten eguna Mesedeetako egoitzan Mesedeetako Andra Mari eguna ospatzeko. Hortik aurrerakoak jan-edanarendako eta musikarendako gorde zituzten. 

Besteak beste, bazkari berezia izan zuten eguerdian, luntxa arratsalde hasieran eta eguna borobiltzeko, elkarrekin kantuan jardun zuten, Pablo Arruabarrena soinujolearen musikarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.