Soraluzeko Odol Emaileen elkartetik esplikatu dutenez, hitzordua baino bi egun lehenago, kasu honetan asteazkenean eta ostegunean har daiteke txanda Gotatanta.eus webgunean. Gero, odol ateratzeen egunean bertan, barikuan, telefonoz deitu beharko da txanda hartzeko.
Telefonoz
Telefonoaren kasuan, betiko moduan egin behar da; bertan egunean, goizez, honako zenbakira deituta: 943 00 78 85. Odol ateratzeak, berriz, 16:30etik 20:10era bitartean egingo dituzte, Itxaropenako areto nagusian.
Soraluzen egindako aurreko ateraldian, uztailekoan, 30 herritarrek eman zuten odola, horietatik sei odol-emaile berriak izan ziren.