Alzheimerrarekin lotutako film proiekzioa

Ubane Madera Zangitu 2024ko irailaren 19a

Zapatuan, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna da eta horren bueltan, bihar, barikua, Soraluzeko eguneko zentroko eta egoitzako 25 erabiltzaile Siempre Alice film-proiekziora joango dira, Herri Antzokira. 11:00etan da emanaldia eta interesa duen edozein bertara daiteke.

Siempre Alice filma Alzheimer goiztiarra diagnostikatu dioten pertsona baten gaineko filma da. HEMEN klikatuta xehetasunak.

Bihar, barikua, 11:00etan hasiko da emanaldia eta gaiarekin interesa duen edozein bertara daiteke. Emanaldia bukatzean, Mesedeetako egoiliarrek eurek egindako liburu-banatzaileak lagako dituzte Udal Liburutegian, liburutegiko erabiltzaileentzat opari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.