Iñigo Alberdi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko "Adiskide Numerario" izendatuko dute zapatuan

Erredakzioa 2024ko ira. 19a, 13:00

Iñigo Alberdi Amasorrain. Iturria: EITB.

Iñigo Alberdi Amasorrain (Soraluze 1973) Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko-Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais elkarteko Adiskide Numerario izendatuko dute zapatuan Bergaran. Ekitaldian, Kantuz sortu gara. Musika kudeaketari buruzko gogoetak sarrera hitzaldia eskainiko du eta ondoren diploma emango diote eta domina ezarri. Ekitaldia, eguerdiko 12:00etan egingo da Bergarako Seminarixoa aretoan. Ramiro Larrañaga soraluzetarra ere bada elkarte bereko kide.

Antolatzaileek iragarri dutenez, zapatuko ekitaldian musika emanaldiak izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.