Astelehenean hasiko da entsegutan Plaentxia Kantuan taldea

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 19a, 14:28

Plaentxia Kantuan taldeko partaideak herriko jaietan, Kalebarrenen.

Astelehenean, irailaren 23an hasiko dira entseatzen Plaentxia Kantuan taldeko kideak. Betiko moduan, 18:00etan da hitzordua, Itxaropena Erretiratuen Elkarteko areto nagusian. Deitzaileek "herriko kantuzale guztiak" gonbidatu dituzte entseguetan parte hartzera. 

Plaentxia Kantuan ekimena 2018an sortu zuten, astelehenero entseatu eta tarteka elkarrekin kalera kantura ateratzeko asmoz. Harrezkero -pandemian izan ezik- halaxe egin dute eta herriko jaietan, ospakizunetan eta bestelako egun berezietan kalerik kale ibiltzen da 30 lagun baino gehiagoko taldea kantuan, Pablo Arruabarrena soinujoleak lagunduta. Aurtengo azken irteera herriko jaietan egin zuten.

Ekimena edozein herritarrendako dago zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.