Mindfulness ikastaroa eta Burgosera txangoa

Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 18:58

Burgosko plaza nagusia. Argazkia: Guiasturisticosburgos.com

Itxaropena Erretiratuen Elkarteak bi ekimen iragarri ditu urrirako: mindfulness ikastaroa eta Burgosera txangoa. Azken horretarako izen-ematea irailaren 24tik urriaren 1era bitartean izango da zabalik; txangoa bera, berriz, urriaren 16an izango da. Mindfulness ikastaroari dagokionez, urrian eta azaroan izango da, urriaren 2tik azaroren 27ra bitartean, eguaztenero. 

Mindfulness ikastaroari dagokionez, urriaren 2an, 9an, 16an eta 30ean (23an ez) eta azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira saioak, 15:45etik 18:00ak bitartean, Kalebarren 8ko lokalean. Buruz Gimnasio Cerebral elkarteko aditu Emma Ocamicak emango du ikastaroa. 

Asko jota 15 pertsonarendako lekua dago eta prezioa da 40 euro baina saioen %80ra joanez gero, bueltatu egingo dute dirua. Interesa duenak Itxaropenako bulegoan eman behar du izena, martitzenetan ala eguenetan, 11:00etatik 12:00etara.

Mindfulnessa eta meditazioa zer den eta meditazioak dakartzan hobekuntzak aztergai izango dituzte, besteak beste. 

Burgosera

Burgoserako txangoari dagokionez, berriz, urriaren 16an joango dira eta izen-ematea datorren astean zabalduko dute, irailaren 24tik urriaren 1era bitartean. Kasu honetan ere, izena Itxaropenako bulegoan eman beharra dago.