E.M. soraluzetarrak bi eskaera egin ditu Avanzak ematen duen Donostiarako autobus zerbitzuarekin lotuta: “soraluzetar guztion sartzeko eskubidea errespeta” dezatela eta dagoen ordutegia handitu dezatela, “oso-oso-oso autobus gutxi” daudelako. Uste du ez dutela “eskubiderik ematen duten tratua emateko eta erakundeek zerbait egin” beharko luketela dio.
Gaineratu du zapatuko gertakariaren harira kexua jarriko duela Avanza enpresan (900 12 14 00) eta herritarrak ere animatu nahi ditu kexa jartzera.