Gertakariak

Gordon Bennett Kopa lasterketako globoetako bat zen

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 17a, 10:09

Argitu dira atzo Soraluzeko zerua zeharkatu zuen globoaren nondik norakoak: Bennett Gordon Kopan parte hartu zuten gas globoetako bat zen. Zenbait komunikabidek azaldu dutenez, 21 lehiakidek parte hartu dute txapelketa horretan aurten. Alemaniatik abiatu ziren eta Frantzia zeharkatu ondoren, hainbatek Euskal Herria zeharkatu zuten 1.500-1.800 metroko alturan. Diotenez, gas globoen munduko txapelketarik zaharrena da, lehen edizioa 1906an egin baitzen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.