Irailaren 16tik 24ra bitartean, EAEko Biodantza Bai elkarteak Biodantza Astea ospatuko du eta saio irekiak eskainiko ditu hiriburu eta herrietan: Gasteizen, Donostian, Bilbon, Azpeitian, Soraluzen eta Ordizian.
Soraluzeko saioa domeka goizean egingo da, Ainhitze Elizburu eta Ane Olaizolaren eskutik. 10:00etan hasiko da kiroldegiko Tolarekua gelan. Saioa debalde da eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea 665239665 telefonoan.