MESEDEETAKO JAIAK

Ordu txikiak arte luzatu zen zapatuko jaia

Ander Gomez 2024ko irailaren 15a

Goiz bete zen Errekalde eta Gipuzkoa Etorbideko plaza, eta ordu txikiak arte luzatu zuten jai giroa gerturatutako herritarrek eta bertako bizilagunek. Egunean zehar, buruhandiak, paella-jana, Kukumixoren jolasak... eta ohiko txapelketetak izan zituzten; baina, aurten, antolatzaileek egindako musika ikuskizunen aldeko apustua nabarmendu zen batik bat. Hala, Camilo Fauno kantautoreak, Zatekeen erromeriak, eta Trujen-Estrujen Dj bikote plazentziatarriak borobildu zuten Mesedeetako jaien zapatu gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.