Orain dela urte batzuetako Soraluze argazkitan

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 13a, 09:47

Itxaropena Erretiratuen Elkarteak argazki erakusketa berria jarri du bere paretetan. 12 argazkiz osatuta dago eta 1989tik 2004ra bitarteko Soraluzeko hainbat leku erakusten dituzte erretratuek. Iraila amaitu bitartean egongo da ikusteko aukera. Kontrargi Argazki Kolektiboaren laguntzarekin antolatutako erakusketa da. Asmoa da hilero erakusketa berri bat ipintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.