Izena eman nahi duenak eguenean, 11:00etatik 12:00etara bitartean bertara daiteke Itxaropenako bulegora. Azken eguna izango da berau.
Aran haranerako irteerari dagokionez, denetarik ikusi eta bisitatuko dute: parajeak, herrigune historikoak, gazteluak, aztarna erromanikoak…
Herriak, parkeak eta beste
Irailaren 27an iritsi eta Vielha bisitatuko dute lehen egunean, herririk altuena. Hurrengo egunean, berriz, Bagergue-Arties eta Bossot aldean ibiliko dira, Frantziako mugatik gertu. Hirugarrenean, egun osoko irteera egingo dute Anguestortes parke nazionalera eta Estany de Sant Maurici ere bisitatuko dute eta azkeneko egunean, Baqueira eta Salardu izango dituzte jomuga Soraluzera bueltatu aurretik. Irailaren 30ean iritsiko dira Soraluzera bueltan.