Botoa emateko azken bi egunak

Erredakzioa 2024ko ira. 9a, 16:14

Etzi, eguaztena (eguaztena barne), bukatuko da Udako Argazki Lehiaketan botoa emateko epea. 54 argazkilari daude lehian, 250 argazki inguru. Dagoeneko 170 boto jaso dira. Parte hartzeko nahikoa da honako formularioa betetzea. Publikoaren saria irabazten duenak Egotzako gazta eramango du etxera. Barikuan jakinaraziko da zeintzuk diren irabazleak.

Bi sari banatuko dira lehiaketan parte hartu dutenen artean.

- Epaimahaiaren saria: Bi pertsonarendako jatordua Txurruka jatetxean.
- Publikoaren saria: Egotzako gazta. 

Horrez aparte, partaide guztiek Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen autorako pegatina ("karakola") jasoko dute opari.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.