Bihar, eguena, Gaztelupe taberna zabalduko dute, festa eta guzti. 18:00etan egin dute inauguraziorako hitzordua. Jan-edana eta musika eskainiko dute aurkezpen modura. Segidan, 19:00etatik 21:00ak arteko pintxo potearekin borobilduko dute irekiera eguna. 2023ko urtarrilean itxi zuten taberna. Orain, ibilbide berriari ekingo dio.
Bihar zabalduko ditu ateak Gaztelupe tabernak, 18:00etan. 2007tik Soraluzen bizi den Claudia Collarani Andrade boliviarrak hartuko du aurrerantzean tabernaren gidaritza, eta, hark esan duenez, "jan-edan gozoa" eskainiko diete bertaratzen direnei.
Musika ere izango da inaugurazioan; Collaranik herrikide duen Dandi el Elegante DJ bilbotarrak girotuko ditu musikaz inaugurazioa eta ondorengo pintxo potea, 18:00etatik 21:30ak arte. Hartara, jateaz eta edateaz gain, dantzarako zein kanturako aukera ere izango da eguenean Gaztelupe tabernan.