Dagoeneko abiatu dute ikasturtea Soraluzeko Haurreskolan. Orain, aurreko ikasturteko 12 ume daude eta beste 3 berri hasiko dira irailean laster.
Zortzi leku
Hori horrela, 8 leku daude guztira, libre, 0-1 eta 1-2 urte bitarteko umeendako. Eta zabaldu dute izena-emateko epea. Interesa duenak irailaren 10era arteko epea dute horretarako. Online eman daiteke, HEMEN klikatuta. Edo bestela Haurreskolara bertara joan, frontoira.
Izena ematen dutenak urrian hasiko dira Haurreskolan. Oraingo ordutegiak aukera ematen du 07:30ean sartzeko, gero 16:00ak arte luzatzen dute eskaintza. Hiru hezitzailek dihardute Haurreskolan lanean, jardun osora.