Istripua izan dutenak plazentziatarrak dira

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 1a, 09:06

Istripua izan duen autoa errepide bazterrean. Argazkia: Egoitz Unamuno.

Gaur, domeka, 07:45ean istripu larria gertatu da Soraluzen, Gi-627 errepidearen 55,6 kilometro puntuan, Embalajes Ansola eta Unamuno artean. Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, auto bat errepidetik irten eta irauli egin da. Bost gazte zihoazen barruan, hiru mutil eta bi neska eta ospitalera eraman behar izan dituzte, Arrasatera, Mendarora eta Donostiara, euretako bat larri. Plaentxia.eus-ek jakin ahal izan duenez, bostak plazentziatarrak dira, 20-40 urte bitartekoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.