Plazentziatarrak gonbidatu dituzte Osintxuko jaietara

Erredakzioa 2024ko abu. 31a, 09:44

Urtero moduan, aurten ere osintxuarrak Soraluzera etorri dira Kofraixa jaixak hasi direla iragarri eta plazentziatarrak gonbidatzera. Berezkoa duten umorearekin mozorrotuta etorri ziren atzo txoniak, fatxak eta abertzaleak, Son Goku eta Iratxo Dortoka, Montserrat Caballe, It-eko pailazoa, Osintxuko tunanteak, indartsuak, punkia, saskibaloi jokalariak eta beste hainbat pertsonaia. Bidegorritik egin zuten Soraluzerako bidea eta Plaza Zaharretik pasatu ondoren, Etxaburuetan zain zuten merendolarekin borobildu zuten bisita. Gaur eta bihar ere izango da jaietarako aukera Osintxun. Ikus egitarau osoa HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.