Ondorengo email honetara bidali behar dira argazkiak: kontrargiAK@gmail.com
Bertan jasotzen diren argazki ezberdinen artetik, 10 aukeratuko dituzte Kontrargiko kide eta Udaleko ordezkariek. Horietatik argazki bana portada eta kontraportada osatzeko erabiliko dira eta beste zortzi argazkiak aldiz, hilabete banari lotuta agertuko dira.
Irizpideak
- Soraluzeko une edo momenturen bati (pasaiak, kaleak, eraikinak, jaiak, kirola, herri ekimenak…) lotutako argazkia izan beharko da.
- Soraluzeko herrian ateratako argazkia izan beharko da.
- Argazkia horizontalean ateratakoa izan beharko da (panoramikorik ez da onartuko)
- Argazkia ahalik eta kalitate onenean bidali beharko da.
- Argazkiaren neurriak 20,5 x 30,5 cm izango dira; bakoitzak jarri ezean Kontrargi arduratuko da neurri honetara egokitzen.
- Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki bidali ahal izango ditu.
- Argazkiarekin batera honako DATUAK bidali beharko dira.
- Izena eta bi abizen
- Kontakturako telefonoa
- Kontakturako emaila
- Argazkiaren titulua.
- Argazkia zein hilabetetan aterata dagoen.