Domekan esango du lehen meza Joseba Gonzalez parroko berriak

Ubane Madera Zangitu 2024ko abu. 31a, 09:03

Soraluzeko Parrokiako ordezkariek jakinarazi dutenez, bihar, irailak 1, esango du lehen meza aurrerantzean Soraluzeko parroko izango den Joseba Gonzalez apaizak, 12:30eko mezetan izango da. 

Bihartik aurrera, domeka, Joseba Gonzalez Zugasti Paje (Azkoitia, 1969) izango da Elgoibar eta Soraluzeko parrokoa. Pasai San Pedroko erretorea izan da orain arte Paje; Gipuzkoako bikario nagusia izandakoa ere bada, besteak beste.

Ion Loiola parrokoa ordezkatzera etorri zen Victoriano Etxabe parrokoa Soraluzera 2022an. Baina, osasun arrazoiak tarteko, hark ere, laga egingo dio Soraluzeko parrokoa izateari eta Etxaberen lekua beteko du aurrerantzean Gonzalezek.