Mankomunitateko dekapadora edo lurra garbitzeko makina berezia Loralden hasi zen espaloiak eta parkeak garbitzen, hilabete hasieran.
Harrezkero, Etxaburueta-Calonge inguruak garbitu ditu, Zubi Nagusitik ere pasa dan, Baltegieta zati bat ere egin du eta orain, Txurrukenen dabil garbiketa-lanak egiten.
Hilabete pasa Soraluzen
Aurten, irailaren 12 ingurura arte ibiliko da makina berezi hori Soraluzen lanean. Gero, Elgoibarrera joango da. Baina joan aurretik, Olako zubirainoko tartea garbituko du, ondoren, Atxuri ingurura joko du, Errebal kaleraino segitzeko asmoarekin eta Errekaldeko plaza ere garbituko du, besteak beste.
Bestela egin ezin daitekeen garbiketa egiten du makina horrek, sakonagoa, eta, nabarikoa da hura pasatu aurretik eta ondoren espaloiek eta parkeek erakusten duten desberdintasuna; zorua beltzituta egotetik zuri egotera pasatzen da.
Dekapadora Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen makina da eta eskualdeko herri guztietatik pasatzen da, txandaka. Soraluzera, abuztuan etorri ohi da.