Kejak eta eskarixak

Bazterrak txukun

Ubane Madera Zangitu 2024ko abu. 24a, 09:28

Herriko belarguneak eta batik bat, bidegorri inguruak txukuntzen ibiltzea txalotu nahi du M.N. herritarrak. Argazkiak bidali ditu horren erakusle, Linazibarretik hasita. Azpimarratu duenez, asko eskertzen du belarren mozketa, bereziki, Olako aldaparen goiko aldetik herrira bitartean egin dutena, bidegorri bazterreko lorategian zein belarguneetan zein bidegorritik errepidera arteko maldan egindako garbiketa handia.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.