Begoñaren artikulua

Egoitz Unamuno 2023ko abu. 18a, 12:25

Artikulu honetan Gerra Zibileko gertaera tragikoak jakinarazteko familia-memoriaren transmisioak (posmemoria) duen
garrantzia azpimarratzen dugu. Ipar Frontean borrokatu ziren Amuategi batailoko Juan Azcarate eta Luis Ariznabarreta
milizianoen esperientzia gogorrak aztertzen ditugu, historia pertsonalak funtsezkoak baitira historia kolektiboa osatzeko.
2020an Ariznabarreta familiaren ganbaran aurkitutako eskuizkribu eta dokumentu autobiografikoak erabiliz, Luis Ariznabarretak pairatutako trauma osteko estresa eta harek Francoren diktadurak ezarritako errepresio eta isiltasunetik babesteko eraiki zituen babes psikologiko eta erresistentziak aztertzen ditugu. Horrez gain, artikulu honek gerrako biktimen
oroimena berreskuratu nahi du.

 

LABURPENA. RESUMEN. RÉSUMÉ. ABSTRACT.

3
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 HITZAURREA
Covid-19ko pandemian, 2020eko udaberrian, konfinamendu garai bete-betean gurasoen ganbara garbitzen geundela, 1936ko Gerra Zibilari buruzko aitaren eskuizkribuak aurkitu genituen. Gure aita,
Luis Ariznabarreta Zubiaurre “Espilla” (1915-2003), Gipuzkoako Soraluze herria abiapuntu, Euskal
Armadaren Amuategi batailoiko miliziano ibili zen hamabost hilabete iraun zuen Ipar Frontean.
Seme-alabok aurkitutako eskuizkribu horien artean bazeuden: frontean eta preso egon zeneko kronologiak, dokumentu militarrak, gerrako gertaerak, hildako soraluzetarren zerrendak, eskuadrakideen
izenak, bertsoak, kantak... Bitxikeria batzuk ere bazeuden eskuizkribu multzoan, “Un chino en el
Ejército Vasco” eta “Rusos y chinos en el Ejército Vasco” testuak, alegia. Material hori, ni neu, Luisen
alabetako bat, aztertzen eta lantzen hasi nintzen.1 Ikerketaren emaitzak 2021ean argitaratu zen guztiarekin izan genituen: Hwei Ru-Nik Txinan eta Amerikako Estatu Batuetan argitaratutako artikulua;
Euskal Herriko zenbait egunkari, aldizkari, irrati eta webgunetako erreportaiak; eta baita Madrilen
aurkeztu zen Brigadista txinatarrei buruzko erakusketan ere.2
Ikerketa aurrera neramanean 2022ko martxoan, Soraluzeko familiaren partetik dei bat jaso nuen:
Aranzadi Zientzia Elkarteak Soraluzeko oroimen historikoari buruzko webgunea ireki nahi zuen, eskubide urraketak jasan zituzten herritarren datuekin.3 Pertsona bakoitzaren fitxa osatzeko lortu ahal
nituen datu gehien bidali behar nizkien. Senideen historia guztiak Gerra Zibila eta Gerraostearekin
erlazionatutakoak ziren. Familiako ume, andre eta gizonen historiak, dokumentuak eta argazkiak
Aranzadiri bidaltzean, zalantza bat sortu zitzaidan: ea gure aitaren izkribuetan agertzen zen Juanito
Azcarate Treviño lagunari buruzko datuak galduta geratuko ote ziren. Informazio horiek bere senideei
eskeini nahi nizkien, eurak zituzten datuekin Juanitoren historia osatzeko asmoz. Soraluzen galdetutako herritarrek ez zekiten ezer familia honi buruz. Oroitzapen gogor horiek ahazturan gera ez zitezen,
Juan eta Luisen gerrako historiei buruzko artikulu hau idaztea erabaki nuen.
Ikerlan honen helburua bi milizianoen historiak adibide moduan aurkeztea izan da, gerra krudel hartan eta gerra ondorengo gupidagabeko errepresio urteetan, hainbatek bizi eta jasan zuten sufrimendua
ezagutarazteko. Francisco Ferrandiz antropologoak dioenez gaur egun beharrezkoa da memoria lantzea, ez garaipena edo porrota irudikatzen duen zerbait bezala, gerraren sufrimendua kontuan hartuta
baizik.4
Begoña Ariznabarreta Orbea (Soraluzen 1953). Gizarte eta Kultura Antropologian Lizentziaduna, 2003, EHU Donostian./ O.H.O-erako Irakaslegoan Diplomatua, Euskal Filologia adarrean, 1994, EHU Gasteizen.
2
2020aren amaieran Los brigadistas chinos en la Guerra Civil liburuaren egileekin (Hwei eta Len Tsou) harremanetan
jarri nintzen. Elkarren arteko lanaren ondorioz, 2021tik aurrera gaiari buruzko zenbait argitalpen plazaratu ziren. Argitalpen horiek guztiak artikulu honen bibliografiaren azken atalean: “Txinatar bat Euskal Armadan".
3
https://www.aranzadi.eus/eu/memoria-historikoa-eta-gertukoa-berreskuratzen. (Sarrera: 2022/11/17an).
4
Aitzpea Leizaola, "La antropología a pie de fosa. Dilogo con Francisco Etxeberria y Francisco Ferrandiz sobre la
memoria de la guerra civil" in Ankulegi: Gizarte Antropologia aldizkaria, 10 zb. (33-46 or.), Donostia, 2006, 42 or.
1
4
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Gure aitak bere lekukotza autobiografikoetan, gerraren ondorioz hildakoen etengabeko aipamenetan,
bere trauma erakusten digu. Gaur egun “trauma osteko estresa” izena emango genioke bere egoera
psikologiko horri. Susan Sontang filosofoak Ante el dolor de los otros liburuan dioenez, gerrarik jasan
ez dugunok ezin dugu imaginatu ere egin, zein orbain psikologikoa uzten dien gerra fronteetatik bizirik atera diren soldaduei, eurak zoriaz edo txiripaz hil ez direla sentitzeak, bere ondoan heriotzak
milaka gudakide eraman dituenean.5 Hori dela eta, artikulu hau, gure aitak nahiko lukeen moduan,
gerra odoltsu haren ondorioz hildako guztien oroimenez idatzi da, eta batez ere, betiko ahazturan
geratuko diren hildako soldadu eta herritar zibil ezezagunen memoriaz.
Giza zientzietan maiz hizpide izan da ikertzaile batek ezin duela ikerketa-objektua objektibotasunez
aztertu, egilearen eta objektuaren artean hurbiltasun handia dagoenean, gure kasuan bezala, aitaren
eta alabaren artean. Agerian da hurbileko ikerlanetan beharrezkoa den distantzia analitikoa mantentzea, zailtasun handienetakoa dela. Oztopo hori gainditzeko, hurbileko ikerketa-objektua kanpoko
begirada zientifiko batetik aztertzea da gakoa, ezezaguna balitz bezala, nahiz eta egilea barruan egon.
Hurbiltasunak abantaila batzuk ere baditu, adibidez, ikerketa-objektua ezagutzaren aberastasuna: bizipenak, emozioak, ñabardurak, interesa, iturrien gertutasuna... Gainera hurbilekoa ikertzen lortzen
diren ezagupenak, askotan, giza zientzietan ohizkoak diren interpretazioetatik ez dira lortzen. Era
berean hurbilekoa ezezaguna balitz bezala aztertzeak, geure gizartearen errealitate kultura eta soziala
hobeto ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen digu; bide batez, gizaki guztion errealitate sozialean
eta kulturalean sakontzen da. Agerian dago Barandiarani Alemaniako irakasle hark esan ziona, eta
gaur egun ere balio berbera daukana: “Sakon ezazu zure herrian eta unibertsaletara iritsiko zara.
Guztion iturria bat baita”. Halaber, hurbileko gaietan sakonduz lortzen den ezagupenik handiena,
Rabinow antropologoak esan zuen modura, norberaren ezagupena eta ulermena hobetzea da.6
Objektibotasuna ez da errealitate aldaezina; are gehiago, egilearen asmoen bidea baino ez da. Hori
dela eta, giza zientzien ikerlan batean, eraikuntza sozial narratibo gisa, beharrezkoa da egilearen subjektibotasuna artikuluaren lehen orrialdeetan erakustea: Nor da egilea? Nondik abiatu da? Zein da
bere formazioa? Zein da ikerketaren aurrean duen jarrera? Zeintzuk dira bere galderak eta helburuak?... Datu horiek aurkeztuz funtsezkoa den zerbait bermatuko dugu: ikerlan hori zintzotasunez
aurkeztu dela, gutxienez, irakurlea manipulatzeko aukerarik ez izateko. Hitzaurre hau asmo hori betetzera zuzendu da.
Metodologia aldetik Gizarte Antropologian ohizkoak diren teknikak erabili ditut, artikuluak behar
zuen ikerketa burutzeko: bizitza-istorioa eta autoetnografia teknika etnografikoak, elkarrizketak, lekuko zuzenengandik datuak jasotzeko landa-lana, zerbait artxibo eta webgunetan agertzen diren
ahozko zein idatzizko lekukotza autobiografikoak, gaia eta ikerketarekin lotutako bibliografia, Ipar

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Fronteko gertaera historiko ofizialekin erkatu aitaren gertaerak... Eta batez ere, artikuluaren ardatz
hartuta, gure aitaren lekukotza eta esperientzia Gerra Zibilean, bere eskuizkribu, dokumentu, audio,
argazki, kanta eta bertsotan isladatuta utzi ziguna.
Gure aitak bazkalondo askotan gerraren oroitzapenak izaten zituen buruan. 7 Guri minik ez emateko
anekdotak besterik ez zizkigun kontatzen. Anekdota horien lerro artean gerraren gordintasuna agertzen zitzaigun, berarentzat oso mingarriak zirela sentituz. Bere ixiltasun adierazkorrak harrapatu gintuen ia konturatu gabe. Berak ahoz kontatu gabeko gertaera traumatikoak guri modu emozionalean
transmititu zizkigun.8 Gerraren biktima guztiek beldur, emozio eta sentimendu berberak izan zituzten,
bi ixiltasun mota sufrituz: euren barnetik zetorrenaz gain, kanpotik gizartean inposatutakoa ere. Euren
buruei bizi izandako errealitatea komunikatzeko oztopo handia ezartzen zieten, batez ere diktadura
frankistaren ohiko errepresioaren beldur zirelako. Diktadura batek eragiten duen kalterik handienetakoa oroimena ukatzea eta adierazpen guztiak isilaraztea baita.
Isiltasun garai horien ondoren, aitaren eskuizkribuen aurkikuntza akuilu zorrotza izan zen barnean
ezkutuan nuen premia berpizteko. Zer bizi izan zuen horrelako min handia izateko? Zer gertatu zitzaion? Heriotzetan parte hartu zuen? Kontatzen zituen istorioak benetakoak ziren? Errealitate historikoarekin lotuta zeuden? Neure buruari aurpegiratzen nion aitari gehiago galdetu ez izana. Pena handia nuen galdutakoagatik. Aitaren gerrako gertaeretan gero eta sakonago hasi nintzen ikertzen, baina
gero eta behar handiago nuen bere historia hobeto ezagutzeko. Baina neure buruari galdetzen nion ea
beranduegi ez ote zen.
Antropologian datuak jasotzen beranduegi ibiltzearen kezka, ohikoa izan da. Lévi-Strauss antropologoak Tristes Trópicos liburuan zenbait gogoeta egiten ditu gai horri buruz. Horrela dio: “Hemendik
ehundaka urtera, leku honetan bertan, beste bidaiari batek, ni bezain etsitua, negar egingo du; nik
ikusi ahal izango nuena eta ikusi ez nuena, orain desagertua izanagatik. Ezintasun bikoitz baten biktima, pertzibitzen dudan guztiak min ematen dit, eta etengabe gaitzesten diot neure buruari behar
adina begiratzen ez jakiteagatik”.9
Gure aitaren kasuan zortea lagun izan genuen. 2020ko azaroan Sancho el Sabio Fundazioan gerrako
ahozko lekukotzak ikertzean, Eusko Jaurlaritzako Gerra Zibileko gidan gure aitari eginiko grabazio
bati buruzko aipamena aurkitu nuen ahozko atalean.10 Carlos Blasco Olaetxea (C.B.O) ahozko
Gure amak askotan transmititu zigun: “Gerra okerrena da. Ez nuke, guk bizi izan genuena, zuek berriro bizitzea nahi”.
Gure ama, Rosario Orbea Gallastegi, Frantziara erbesteratutako “gerrako umea” izan zen. Anai-arreba guztiak eta euren
ama erbesteratuak izan ziren1937an; 4 mutil Belgikara eta 3 ahizpa eta ama Frantziara.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 funtsak grabatutako 90 minutuko elkarrizketa hori, guretzat ezezaguna zena, ezusteko pozgarria izan
zen familiarentzat, eta ezinbestekoa izan da ikerketa hau aurrera eramateko.11 Ustekabeko elkarrizketa hori egin ziotenean, 80. hamarkadaren lehen erdian, aita gu bezain harrituta geratu zen. 12 Ezustean, berrogei urtetan diktadura errepresibo eta mendekatzaile batek inposatutako isiltasunaren ondoren, gerrako esperientzia indibidual eta kolektibo traumatiko hartaz interesa erakutsi zion entitate bat
bere etxera joan zitzaion elkarrizketa egitera.
C.B.O. ahozko funtsak urgentziazko bilketa egin zuen hamarkada horretan, gerran parte hartu zuten
105 gudari eta miliziano elkarrizketatuz eta grabatuz. Gerran gertatu zena aktoreen aldetik entzutea
sekulako altxorra da, nahiz eta bilketan akatsa metodologiko asko izan. Aitak idatzizko lekukotzetan
ere bere kexa azaldu zuen, aurretik prestatu gabeko elkarrizketa izan zela eta hori memoria aktibatzeko beharrezkoa zela.13 Hala ere, gerra bukatu eta lau hamarkada beranduago, aitak bere oroimenean
dena ondo gordeta zuen. Nola gogora dezake pertsona batek hainbeste urte pasa ondoren orduan gertatutakoa xehetasun ñimiñoekin? Arrazoia da gure memorian askoz hobeto gordetzen ditugula
emozioez eta sentimentuez finkatzen ditugun oroitzapenak.14 Eta zoritxarrez, Gerra Zibila oso luzea
eta krudela izan zen oroitzapen saminak finkatzeko, gerra sufritu zutenen oroimen emozionalean.
Lekukotza autobiografikoak Gerra Zibileko ikerketetan, askotan, bigarren mailako iturri gisa tratatuak izan dira hainbat ikerketetan, balore handiagoa eman zaielako dokumentuei protagonisten lekukotzei baino. Testigantza horiek oso garrantzitsuak dira, lehen lerroan egon ziren protagonisten gertaeretara, bizipenen eta emozioetara hurbiltzen gaituztelako, hurbilpen horrekin euren prozesu traumatikoak ulertzeko eta ikertzeko aukera emanez. Gainera, haien ahotsak askotan historia ofizialetatik
baztertuta egon diren gizarte sektoretara ere hurbiltzen gaituzte. Gaur egun ahozko testigantzak erregistratu gabeko memoria eta esperientziak aztertzeko duten gaitasunengatik, kategoria garrantzitsu
bihurtu dira giza-zientzietan.
Ahozko testigantzak jasotzen eta aztertzen, badugu Ronald Fraser historialariaren bilketa, 70. hamarkadan aintzindaria eta eredugarria izan zena. Hispanista honek bere liburuaren izenburu sinbolikoarekin, Recuérdalo tú, recuérdalo a otros, memoriaren transmisioaren garrantzia azpimarkatzen du.

Elkarrizketaren grabazioa 1982-84 urte inguruan egin zioten Gasteizen, gazteleraz. “Irargi Artxibo”-tik “Euskadiko
Artxibo Historiko”-ra eraman zuten eta “Carlos Blasco Olaetxea” (C. B.O.) ahozko fondoan aurki daitezke, A eta B aldeak
eta akatsak dituen transkripzio laburtua. Erreferentzia: “Luis Ariznabarreta 021.022 Co1/10”.// 2021ean Luisen ondorengo batzuen artean audioari transkripzio literala egin genion, gure ustez zeuden akatsak zuzenduz. Hemendik aurrera
oin oharretan, Luis Ariznabarreta Zubiaurreren audioak eta eskuizkribuak LAZ siglekin agertuko dira: A audioaren aipamenak LAZ: AAT, eta B audiokoak LAZ: BAT. / Argitaratuta dauden zenbait irizpide erabili ditugu. Gotzon Aurrekoetxea:
“Ahozko testuak transkribatzeko irizpideak” in Uztaro, 23. zk, UEU, Bilbo, 1997, 87- 94 or.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Egileak 1973ko ekaina 1975ko maiatzaren artean Espaniar estatu osoan, Gerra Zibileko aktoreen esperientzia pertsonalak 300 elkarrizketa baino gehiagotan bildu zituen.15 Ahozko testigantzaren bitartez, gatazkaren errealitatera hurbildu nahi gintuen aktoreen subjetibitateari garrantzia emanez. Bere
libururako 235 elkarrizketa aukeratu zituen, elkarrizketatu gehienak langile klasekoak izanik bere
izen-abizenekin. Fraserrentzat azken datu hori Gerra Zibilaren gauzarik azpimarragarrienetakoa izan
zen, langileak hiru urtez borrokatzeko eta hiltzeko prest egon zirela.16
Gaur egun, 2023an, Franco hil zenetik 48 urte igaro ondoren, maiz entzuten dugu gai hauek ahaztu
egin behar direla, ez direla ukitu behar bakean eta batasunean oinarritutako etorkizuna lortzeko. Soren
Kierkegaard filosofoak nonbait idatzi zuen bizitza atzera begira bakarrik uler daitekeela baina aurrera
begira bizi behar dela. Iraganari begira, zer garen eta gaur egungo gizartearen nondik-norakoak
ulertzeko eta etorkizunari begira, aurrera jarraitzeko. Honen harira, Manfreud Osten historialariak
kultura memoriaren galerari buruz dio, ezin dela etorkizuna lortu gertaera traumatikoak jasan
dituztenen iraganaren kontura, guztiontzako etorkizun hobearen aitzakian, are gutxiago ez zaienean
publikoki gogoratzen utzi.17 Egile honentzat memoriaren betebeharra gaur egun indarrean dagoen
zerbait garrantzitsua da, baina bere ustetan garrantzitsuena ez da euren iragana gogoratzen dutenen
erabateko ziurtasuna, baizik eta iraganari buruz egiten duten balorazioa eta gaur egun duen esanahia.
Interpretazio hori une honetan, ondorengoei dagokigu.18
Paco Etxebarria Aranzadiko antropologoak aipatu duen moduan, isiltasun behartuaren ondoren, historia pertsonala eremu publikora pasatzen da, orain nahitaezkoa da historia hori ezagutaraztea19 Historia hauek argitara ematea ezinbestekoa da Gerra Zibilaren ondorioz gertatukoaren larritasuna
ahanzturatik berreskuratzeko, historia pertsonalak garrantzitsuak baitira historia kolektiboa osatzeko;
eta baita beharrezkoak ere, gaur egungo belaunaldiok kontzientzia har dezagun hain trauma lazgarriak
sortzen dituen gerrarik ez errepikatzeko.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 1. SORALUZETIK ABIATUTA BI LAGUNEN GERRA ZIBILEKO BIDEA
1.1 Soraluze 1935an. Indalecio Ojanguren Fondoa Eibarko Udal Artxiboan.

1936ko uztailaren 17-18an Afrikan militarrak altxatu zirenean Soraluzeko herritarrek ez zuten espero
zetorkien gerra garaia. Altxamenduaren berria iritsi zitzaienean, fabriketako lanpostuak utzi eta Plaza
Berriko Aurrezki Kutxaren aurrean bildu ziren. Gazteen artean Luis Ariznabarreta Zubiaurre eta Juan
Azcarate Treviño soraluzetarrak zeuden. Juanito eta Luis adin bereko lagunak ziren, Luis 1915eko
urriaren 29an jaioa, eta Juanito 1916ko ekainaren 16an.21 Hogei urte zituzten boluntario aurkeztu
zirenean herrian sortu ziren errepublikar milizietan parte hartzeko. Soraluzeko gazte hauek ideologia
politiko askotarikoak ziren. Adibidez, Luis Unión General de Trabajadores (UGT) eta Juventudes
Socialistas Unificadas (JSU) taldeetakoa zen.
Euskal miliziak, milizianoak eta gudariak, izendatzeko erabili zen izen orokorra Ejército Vasco izan
zen, eta abertzaleen batailoiek osatzen zuten multzoari, gudariak, “Euzko gudarostea”. Gobernu zentralak I Cuerpo de la República del Norte izena eman zion.22 1937ko apirilaren 26ko aginduan agertzen diren batailoak 80 dira, guztira 45.000-75.000 gudari eta milizianorekin.23 Iturrien arabera kopuruak aldakorrak dira, 80.000 soldadu izatera ere iritsi zirela aipatzen da. Batailoiak osatu zirenean,
Juanito eta Luis “Amuategi” batailoian sartu ziren biak, Luisen anaia Lucasekin batera. Batailoi hori
Euskal Armadaren 6. Brigadako 35a izan zen.24 Hirurek Compañia Placentina izenez ezaguna zen 4.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 konpañiaren 2. sekzioan parte hartu zuten.25
Juanito Azcarateri buruz, gerrako armadetako zerrendak diotenaz aparte oso gutxi dakigu. Iritsi
zaizkigun zuzeneko testigantza bakarrak Luisek utzitako eskuizkribuak dira. Juanen aita Eulogio
Azcarate Bustinduy zen eta ama Victoriana Treviño Azcarate, biak Soraluzen jaioak, 1889an.26 Aita
armagina zen eta Juanitok ere horretan lan egin zuen, plaentziatar gehienek bezala. Juanitok, Alberto
anaia bakarra izan zuen 1926an jaioa, bera baino 10 urte gazteagoa.
Luisen aita Josemari Ariznabarreta Agirrebeña zen, “Espilla” baserriko semea, eta ama Anastasia
Zubiaurre Odriozola, “Errotatxo” tabernako alaba. Biak Soraluzen jaioak, bata 1890ean eta bestea
1893an. Aita armagina zen Soraluzeko Kanoi-fabrikan, eta ama garai hartan ohikoa zen moduan,
hoteleko zerbitzaria gaztetan, eta ezkondu ondoren etxeko andrea. Luisek hiru anaia-arreba zituen:
Lucas (1917), Jacinto (1921) eta Maritxu (1923). Espilla familia errepublikar sutsuak ziren. Luisen
aitaren izena Soraluzeko Gerra Komisaldegian agertzen da gerraren lehenengo astetan.27 Gerra hasi
eta lau astetara hil zen biriketako gaixotasun batengatik.

Horietatik zenbat hilko ziren Gerran Zibilean?

Luisek haurtzaro zoriontsua izan zuen herrian eta baserrian.28 Musikarako zaletasun handia zuen eta
solfeo, flauta eta kantu formazioa jaso zuen. Elizako umeen koruko solista izan zen, eta gerra iritsi
arte flauta jo zuen Liberalen bandan. Zortzi urtetan Maristetan ikasi ondoren, 14 urte zituela lanean
hasi zen tornero-ajustadore. Ikasteko grina zeukanez gau-eskoletan ikasketa teknikoak egin zituen.
Luis oso igerilari ona zen. Deba ibaiko uretatik itotzear zeuden hiru mutiko atera zituen une
diferentetan: “Igerixan bastante itxuran eitten nuan eta nik atera nittuan ibaittik iru pertsona, iru gazte.

 Bat, nire anaia zan, beste bat Luis Prieto izena zebana, eta beste bat Agustin Arizaga”. 29 Luisek
hamaika-hamabi urte zituen Arizaga salbatu zuenean (1926-27an). Espillak bere zahartzaroan esaten
zuen: “Ni beti pozik eon izan naiz orregaittik, zerbaitterako balio izan nebala, beintzat batzuei bizia
salbatzeko”.30
Militar matxinatuen altxamendua ondoren, uztailaren 27an, Errepublikar Defentsarako Gerra
Kontseilua osatu zen.31 Berehala Soraluzeko industria guztiak Errepublikaren agindupean jarri zituen
gerraren zerbitzuan. Abuztuaren bukaeran eta irailean Gerra Kontseiluak agindua eman zuen,
armagintza-industriako makinaria, ofizialak eta langileak Soraluzetik Sestaoko La Navalera
bidaltzeko. Herrian zegoen armagintzako material guztia, sartzear ziren Francoren tropek
errepublikarren kontra erabil ez zezaten. Euren artean Juan Azcarateren familia atera zen herritik.
Bere aita armagina zenez, gerran mobilizatutako industrietan zebilen, beste hainbat errepublikar
armaginek egin behar izan zuten moduan. Jacinto, Luisen 15 urteko anaia, mobilizatutako gerra
industrietan lanean ere ibili zen; gutxienez, lehenengo bi hilabete horietan.32

 1936ko irailaren 20an, Francoren tropak Soraluzera hurbiltzen ari zirenean, Luis “Espilla” izan zen,
danbor baten soinuaren laguntzaz, herriko punta batetik bestera bandoa eman zuen herritarra.
Bandoan aldarrikatzen zuen “Francoren tropak errixan sartziar ziala, ta gabeko zortzietan estaziñuan
doañeko trena zaiñ izango zebela errittik alde eitteko, ta amabost eguneko gauza izango zala etxera
bueltatzeko”.33 Errepublikar herritar askok, zahar zein andre eta ume, tren hori hartu zuten. Anastasia,
alargundu berri, Jacinto eta Maritxu, seme-alaba gazteenekin Bilbora alde egin zuen tren horretan.
Hasieran Bilbo, eta ondoren Frantzia eta Katalunia izan ziren euren erbesteko babeslekuak. Frantzian,
Dijon hirian egon ziren eta handik 60 kilometrotara dagoen Montigni Sur Vigneanne herrian, lanean
eta apopilo. 1938ko martxoaren 28an Katalunian zeuden hirurak Penedés-eko Arbós-en.34 Guztira
hiru urte eman zituzten erbestean, 1939an gerra bukatu zen arte. Juanen familia Bilbo aldera
Armagintza industriekin batera eraman zuten eta bertan bizi izan ziren hurrengo hilabeteetan, 1937ko
ekainean Bilbo erori zen arte. Une hartan armagintza industria, Sestaotik Asturiasera eraman behar
izan zuten, gerra-frontea zihoan bidea jarraituz. Beste armagin plaentziatarrak bezalaxe, Eulogio
Azcarate Bustinduy hara zuzendu zuten, Alberto seme gazteena Bilbotik barkuz erbestera bidali
ondoren.35 Parisko Artxiboko fitxetan Alberto Azcarate Belgikara bidalitako umeen zerrendetan
agertzen da.36 1936ko azaroan Soraluzeko Udalak egin zuen kontaketan, ia biztanleria erdia herritik
alde eginda zegoen. 1935ko erroldan zeuden 3.061 biztanletatik 1.120 falta ziren.37
Audioa: Rosita Orbea Gallastegiren azalpenak, Luisen emaztea, 1992an Begoña alabak grabatua.
Anastasia Zubiaurre eta Jacinto Ariznabarretaren izenak agertzen dira Euzko Gobernuaren erbesteratuen fitxan, 193803-28. Intxorta 1937 taldeak bidalitako fitxa, 2022ko azaroan bidalia.

 2. GIPUZKOA ETA BIZKAIKO FRONTEAN ELKARREKIN
Juan, Luis eta Lucas, Gipuzkoako frontean ezinbestean geratu behar izan ziren. Gerra hasi zutenen
zentzugabekeria ulertu ez arren, herritar zibil xume-xumeak zirenak eta inoiz biolentziarik erabili ez
zutenak behartuta egon ziren gerrara joaten, Errepublikaren defentsan, matxinatuek erasotu eta
zapaldu zituzten askatasuna, justizia eta demokrazia defendatzeko.38 Eta hori egin zuten inolako
prestakuntza militarrik eta baliabiderik gabe, euren buruak babesteko. Luis Espillak milizianoen
egoera latza isladatzen du bere audioan: “Danok giñan zibillak: bata igeltserua, bestia tornerua, ta
bestia eskribientia. Ta instrukziño militarrik ezerbez.39 (...) Kontua da guk ez giñuala, ez armarik,
ezerbez. (...) Baña eurak fusillak, ametralladoriak ta danatatik zeken, ta gu eisa eskopetiekin besterik
ez. Beraz, alde aundixa zeuan. Eurak 100 metrotara jartzen zian ta errez emoten zozkuen ta guriak ez
zian iñora eltzen”.40 (…) “Nik uste dot gerran pasatako denbora guzian emon genduala armak ta
abioak noiz elduko zaiñ: ´Uste dot abioiak bixar elduko diala, datorren astian seguru.´ Ta orrela beti
zaiñ”.41 Aurrerago fusil txekiar batzuk iritsi zitzaizkien.42 Miliziano eta gudari gehienak langile
xumeak izanda, oso sinbolikoa izan zen frontean uniforme gisa erabili zituzten laneko buzo urdinak.

 Nafarroatik Mola generalaren tropak Gipuzkoa erasotu ondoren, Juanek eta Luisek, Gipuzkoa eta
Bizkaiko fronteen defentsan parte hartu zuten: Donostian, Beasainen, Azkoitian, Gabirian, Zumarragan, San Adrianen… Karakate, Arrate, Kalamua, Basalgo, Malzaga, Irure eta Soraluzeko fronteetako
borrokan, eta baita herriko deskubiertan ere: “Erasoak egunez izaten zian, gabaz gu aurrera giñuazelako. Eurak eguraldi ona ez bazan, eziñ zozkuen aurre egiñ, defentsarako izpiritu andixa zeualako”.43
Euren artean beti baikortasun handia zegoela aipatzen du Luisek, aurrera egiteko gogoa: “Beti baikor.
Gogo ori gazteriaren ezaugarrixa da, baña nik uste dot gure benetako indarrak ez giñuzela biar bezela
neurtu, ez zakagulako zerekin defendatu. Orixe da egi osua! (...) Gerra amaittu zanian be, preso gendela, gerra ez genduala galdu uste giñuan, akordio batera ero eldu zala. Ez giñualako onartzen gerra
galduta genduanik”.44
Arrateko batailan gertatutakoari buruz Luisek dio, bai errepublikarrak, baita matxinatuak ere, han
zirala erasorik hasi ezinik: “Arrateko eraso aretan, nik eztakitx... Batzuk, agian, beste era batera
pentsauko dabe, baña nik gaba aretan bonbak ta tiroak bota nittuan jakin barik zeñeri botatzen notsan,
an danok naastu giñalako. Ta orrela asko erori zian. Gure teniente bat il zan. Beste bat iltzat jo zeben,
ta andik iru egunera arrastaka agertu zan”.45 Alejandro Lluvia, Amuategi batailoiko milizianoa zanak,
hilabetez-hilabete idatzitako eskuizkribuetan aipatzen du, 1936ko irailean Arrate hartzera joan zirenean, soldadu-konpañia bat zetorrela ikusi zutela. Ez zen ondo ikusten. Kalamua aldetik zetozen soldadu horiek “Gora Errepublika!” ohiukatu zuten. Amuategikoak lasai eta pozik sentitu ziren errepublikarrak zirelako. “Gora!” erantzun zutenean deskarga handia jaso zuten zetozenen aldetik. Erreketeak ziren oihuaren engainua sortu zutenak eta errepublikar soldadu asko bertan hil ziren. Ondorioz
tropen nahasmena sortu zen.46 Luisek Eibar eta Soraluze herrien arteko enlaze-rola bete zuenean egunero Eibarko elizara jeisten zen gerra-partea eramatera, eta hilerritik pasatzean: “Arraten ildakoak
ikusten nittuan. Ta egunero kamioiak gorpuz gainezka eltzen zian. Itxarkundia batalloiko kuadrillako
amar ero amabi lagun be, an il zian”.47

 2.3 Eibarko bonbardaketa 1937eko apirilaren 25ean (Indalecio Ojanguren Fondoa Eibarko Udal Artxiboa)
2.4 Gernikako bonbardaketa 1937 apirilaren 26an. https://es.wikipedia.org/wiki/ File: Bundesarchiv Bild 183-H25224,
Guernica, Ruinen.jpg
Juanek eta Luisek beste fronteen erretiradan ere parte hartu zuten elkarrekin: Legutio, Gorbeia... Apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa eta sutearen lekukoak izan ziren, 10-15 kilometrotara: “Arratsaldeko laurak inguru izango zian, bazkaldu ondoren. Abioiak zetozen. Oiuka asi zian: ´Abioak gu
arrapatzera datoz!´ Karretera albo banatara bota giñan. Bagiñuazen an 18.000 ero 20.000 gizon”.
Gernikan Euzko Gudarostearen koartel orokorra zegoen eta hara zihoazten batailoi asko: “Abioiak
pasau zian guri bota barik. Andik gutxira: Danba, danba, danba! Gernikatik keia ataratzen zala ikusi
genduan. ´Kopauta eongo gara?´ Ta abioak ara ta ona. Baña guri ez zozkuen botatzen! Ta orduan
zurrumurrua zabaldu zan Gernika bonbardatzen zerela”.48 Amuategi batailoia gauerdi aldera iritsi zen
Gernikara. Luisen hitzetan hura zen negarra eragiten zuen kaos ikaragarria: “Ta Gernikara eldu giñan.
Gabeko amaikak ero amabiak izango zian. Aura zan... Aura zan kaosa! Oraindik animalixak ta pertsoniak ikusten zian noraezian, nondik zebizen jakin barik. Negargarrixa zan aura!”. 49 Izua eta zoramena ikusten zen han galduta jarraitzen zutenen begietan. Gernikako bonbardaketa eta sutea, frankistek aurretik prestatutako populazioa zibilaren kontrako ekintza izan zen. “Condor legioa” erabiliz, bi
ordutan alemaniar eta italiar abioen pilotuek 5.000 bonba baino gehiago bota zituzten merkatua
zegoen egun hartan.50 Jendea inguratzera eta harrapatzera joan ziren eurak akabatzeko. Milaka hildako eta zauritu sortu zituzten eta Gernika guztiz suntsituta geratu zan, hiriko 318 eraikinetatik 217
guztiz txikituta geratu baitziren. Gernikan gertatu zena, gerren izugarrikerien sinbolo modura geratu
da nazio-arteko mailan.
Handik Bilbora eraman zituzten eta ondoren Amorebieta-Etxanora, Etxano eta Esturo guduetan parte
hartzeko. Etxanoko batailari buruz Luisen hitzak: “An ildako ta zauritu asko eon zian. Nik ezagutzen
neban miliziano bat Bueno abizenekua, Eibarko Udal bandan saxofoia jotzen zebana, makilkadaz

 akabau zeben Mujikan.51 (…) Bonbardeuan matxinatuek tanke txikixak zittuzen ta etengabeko kañoikadak botatzen zozkuen. Gure gañian abioiak be bazeren. Ogeitamar ero berrogei metrotara zoiazen,
ta bonbardeoan ondo baño obeto ikusten giñuzen abioetatik bonbak ta kutxak botatzen zozkuen pilotuak be. Ez zian abioi aundixak, eztakitt zeiñ markakuak zian, baña alemaniarrak bazian. Bai orixe!”52
Etxanoko fronte horretan Luis Juanito Azcarateren ondoan zegoen eta bere eskuizkribuetan horrela
idatzi zuen: “Juanito (Goian bego) Etxanon (Amorebieta) il zan nere onduan obus batek bere burua
suntsitu zionean”.53 1937ko maiatzaren 16an galdu zuen bizitza Juanitok, 21 urte betetzeko hilabete
falta zitzaionean.54 Luisek gertaera lazgarri horren lekukoa izan zen. Zornotzan lurperatu behar izan
zuten, gorpua ezin zutelako herrira eraman matxinatuen okupazioagatik.55
Amuategi batailoiak aurrera jarraitu zuen. 1937ko ekainaren 3an, Lemoatx hartzean, Luisi goizeko
zortzietan mendipuntako gurutzera igotzea egokitu zitzaion: “Egun aretan ez zan eguzkirik agertu.
Neri gurutzia tokau jatan. Agindua emonda zeuan tirorik ez botatzeko, ezustian arrapatzeko. Ta orrela
eldu giñan leenengo abanzadillara. An, preso artu genduan Villafranka Ordiziako 16 urteko mutil
errekete bat. Mutikoa dardarka ta bildurrez jota zeuan!” Luisek mutikoa lasaitzen saiatu zen esanez:
“Motel, ez jatsu ezerbez pasauko. Lasai!´ Atzera eruan zeben mutikoa, ta guk mendigaña artu genduan. Orduan asi zan tiroketa, Lemoatxeko Arrixetan. Guk zenbatu giñuzen berreun errekete baño
geixao ilda! Erasoa eon zan egun orretan eriotza andixa eiñ genduan, baña gurekin geixao eiñ
zeben”.56 Bere audioan dioenez, egun orretan askatasunaren alde hiru batailoitako komandanteek bizia galdu zuten, haien artean eurena, Martin Etxeberria izenekoa: “Beste zerbaitt be bagiñuen: gure
komandanteak ez ziala, beste leku batzuetan bezela, atzian geratzen zian oietakuak, bi kilometrotara
katalejuekin operazioak nola zoiazen begira. Ez! Gure komandanteak gure aurrean leenengoak
zoiazelako! Orregaittik ez da arritzekoahaiek erortzea”.
Beste datu bat nabarmendu nahi zuen Luisek: “Kontua da mendira igotzen giñuztenean, beti guretzat
gidariak zerela. Ori da askotan pentsau eta goraipau izan doten gerrako beste detalle bat. Beti eldu
biar giñan lekuan, gure zaiñ beti an ziala ingurua ezagutzen zeben gidariak, izan eiztarixak ero erritarrak. Beti ikusi nittuan pertsonak an, gu eraman biar giñuzten lekura eramateko”.57

 Orduan Lemoatxen “Erreleboa artu zozkuen, ta atsedena artzeko momentua eldu zan. Ta Bilbora juateko zortzi eguneko baimena emongo zozkuela zabaldu zan. Bada…, uste dot frontean ez genduala
sekulan atsedenerako baimenik izan, ez! Ta tira…, zortzi eguneko baimena! Baña ez zan bete, ta andik
Artxandara eruan giñuzten”.58 Batailoia Etxanotik Bilbora eraman zuten, Artxandan “Burdin Hesia”
defendatzeko. Luisen hitzetan: “Ezertarako balio izan ez zuana”.59
Burdin Hesia matxinatuen erasoetatik Bilboko populazioa eta industria babesteko eraiki zen. 80 kilometroko luzera zuen lerroa, lubaki, bunker eta metrailadore-bateriaz osatutakoa, 12.000 gizon, emakume eta nerabek eraiki zuten, euren artean Euzko Gudarosteko zapadore-batailoiak, gotorleku brigadak eta zenbait preso “nazionalak”. Lan hauek guztiek “ez zuten ezertarako balio”, beste arrazoien
artean, Alejandro Goikoetxea, Burdin Hesiaren eraikutzaz arduratzen zen ingeniaria, erasotzaileen
aldera pasatu zelako eraikuntzaren planoekin. Traizio horrek ahalbideratu zuen matxinatuek Burdin
Hesia puntu ahulenetatik erasotzea. Aste bete beranduago Bilbo erori zen. Milaka gudarik eta milizianok bizia galdu zuten 1937ko ekainean, ehundaka zibil Frantzia eta Santanderreruntz ebakuatu
ahal izateko.
Bilbon ekainean Amuategi batailoiaren koartela Baylen kaletik hurbil zeuden eskola batzuetan
zegoen. Luisen sekziokoei Bilboko eraikuntza publiko batzuen zaintza-ardura egokitu zitzaien: “Ordena Publikoko guardiak egittea tokau jatan, San Anton zubian eta Carlton Hotelaren aurrean”.
1937ko ekainaren 19an Francoren tropak hirian sartzen ikusten zituzten errekaren beste aldetik, baina
batailoiko parte-eramalea Bilbotik alde egiteko ordenarekin iritsi ez zitzaienez, oso berandu atera
ziren hiriko erdigunetik: “Ibaixaren beste aldian, jende asko zeuan zapiekin matxinatuei arrera eitten.
Dana kopauta zeuan. Orduan, ortik aurrera, uts eiñ zozkuen gidarixak”. Horregatik, Zorrotzaruntz
abiatzean sartu berri ziren indar frankistek eta Bilbon bertan zeuden Quinta columna-koek ere, batailoikide asko hil zituzten.60 “Naasmen aundiko momentuak izan zian arek! Urten genduan Zornozaruntz, ta akordatzen naiz bi milizianoen artean, bat Azkoiti deitzen zebena, ametrailladoria jarri
zebela kamio baten gaiñean gu andik ateratzeko, ta oriek biak bertan il zian. Erretiratze orretan miliziano asko preso artu zittuzten, ta beste asko il zian Zornotzaruntz joatian. Ta batalloia txikituta gerau
zan”.61 Alejandro Lluviak eta Luis Ariznabarretak, Amuategiko milizianoak biak, ihesaldi horretan
parte hartu zuten eta lekukotza berdina ematen dute biek.62 “Kontua zen batailoia ez zela erdira be eltzen, 200 bat giñuazen asko jota. Ta batailoia berritu zan, 200 barri inguru etorri zian, baña ez zian
boluntarioak, “beartuak” zian. Ez genekixan nor zian, ero nor ez zian be. Baña guk Amuategi bezela
jarraittu genduan”. Bilbo galdu ondoren euren batailoia guztiz murriztua geratu zenez Rosa Luxenburgo eta Amuategi batailoak batu zituzten Oriñonen.63 Zenbait iturriren arabera Bizkaian eta Gipuzkoan 30.000 baja baino gehiago egon ziren, gudari eta miliziano zauritu eta hildakoen artean.

 3. SANTANDERREKO FRONTETIK ASTURIASEKO BATAILETARA.
Bizkaiko eta Santanderreko mugetan ekainaren 29an: “San Rokeko bataillan bonbardeo aundixa izan
genduan. Nere lagun aundi bat antxe gerau zan lurperauta. Eziñ izan genduan ezerbez eiñ, abioak
zetozelako”.64 “Kolitzako San Roke” baseliza inguruan izan zen bataila handi hura. Jarraian Santanderren, “Castro Allen” eta beste hainbat gudutan parte hartu zuten, 1937ko abuztuaren 26an hiriburua
erori arte.65 Bitartean, Santoñarako bidean
zihoazela, “Santoñako ituna”-gatik, euren
ondotik eibartarren kamioi bat pasatzean, miliziano talde bat kamioira igotzen utzi zuten
Santanderrera joateko, Luis haien artean. “Ta
Santanderren portura jetsi ginan. Jendez
beteta zeuan. Negargarrixa zan aura! Ta portuan ikusi neban kotxe bat bazetorrela zuzen
portura. Zzziiizz! Ta uretara jauzi zan. Ta
esan zeben jendia zetorrela. Bada, neretzat
jendia bazetorren barruan, buru-iltzea izan zan aura. Bai!” “Gaba eibartar ezagun batzuen etxian pasau genduan ta urrengo goizian barriro portura”.66
Amuategi batailoa 1937ko abuztuaren 24ko goizean
Sardinero hondartzan zegoen.67 Santanderreko portuan
kaos ikaragarria zegoen: oihuak, ikarak, zenbait hilketa,
bere buruaz beste egin zutenak… Handik itsasotik ebakuatuak izateko milaka gudari, miliziano eta erbesteratu
zeuden itsasontzien zain. Zenbait dokumentutan aipatzen da Santander hiria erortzear zegoen unean, Gipuzkoa eta Bizkaitik iritsitako 100.000 erbesteratu baino
gehiago zeudela.68

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Abuztuaren 24-26 bitartean bertan zirenak baldintza eskasetan zeuden itsasontziak hartzen hasi
ziren.69 Luisek beste batzuekin batera belaontzi zahar bat hartu zuen, Santanderretik Asturiasera pasatzeko: “Andik atara ginan. Abioi batek bonba batzuk bota zozkuen. Barkuak are-banku batian talka
eiñ zeban. `Aal dabena bere burua salba deiñ!´ entzun zan, ta nik uretara salto eiñ neban, neure buruari
esanez “Emendik baten bat salbatzen bada, neu izango naiz ba. Emen Luis, eutsi eiñ biozu”. Ta orrela,
ur gañian gora begira nere gorputza eusten eon nitzan”.70 Luis desagertutzat eman zuten eta herrira
“itsasoan ito zela” iritsi zen.71 “Aurrerago Deustoko unibertsitatean preso nengoela Soraluzeko emakume batek galdetu zidan: “Baña bizi zara? Nola ez naiz biziko ba? Ez nazu ikusten ala?” (…) “Baiba,
ni uretara salto eiñ ta agertu ez nitzanez, ikusi ninduenak ni itto nitzala pentsau zeben”. Baina ez, Luis
txikitatik igerilari ona zenez olatuen gainean mantendu zen: “Iru ordu emon nittuan itsaso gañian nere
gorputza eusten. La Barquerako San Vicente erriko Santa Maria izeneko itsasontziak zazpi gizon
uretatik artu giñuzten. Asko itto zian an, itsasuan”.72 Arrantzaleek zazpi milizianoak Ribadesellara
eraman zituzten.

 memorietan kopuru bera aipatzen du. Egaña historialariaren ustez azkenengo kopurua gehiegizkoa
da, kontuan hartuta 600 gizon inguru zirela batailoi bakoitzean.
Abuztuaren bukaeran Ribadesellan A eta B dibisioak antolatzen hasi ziren, Juan Ibarrola eta Francisco
Galan koronelen agintepean. Bi brigadak osatu zituzten Santanderreko hondamenditik salbatu ziren
hiru batailorekin, Infiestoko hospitaletik osatu gabe atera ziren zaurituekin, eta Luisek bezala desordenean iristea lortu zutenekin.75 Armada berriro antolatzen ari zirenean, gauero “Bostgarren zutabe”ko jarduera hiltzaileak jasaten zituzten: “Soldaduak errira ataratzen zian ta egunero ildakoren bat
agertzen zan. Ze pasatzen da, baña? Egun batian euskaldun guztiok elkartu giñuzten ta bando bat
emon zozkuen, agindua izan zan amarretik beerako taldeetan ez ataratzeko, eta gabetan eziñ geinkiela
errira atara”.76
Cecedan Asturiasko herri txiki batean ideologiaz oso heterogeneoa zen “Euskal Brigada” osatzen ari
zirela, garai haietan ezohizkoa zen boluntario bat agertu zitzaien: “Nik azaltzea nai dot, guk Euskal
Brigadan txinatar bat izan genduala, gañera nere eskuadran. Marinua zan ta Gijonera errepublikarako
suministroak zekarren ingles barku batian eldu zan”.77 Chen Agen izena zuen, edo Chang Aking dokumentu militarretan agertzen den moduan.78 Chang Ipar Fronte osoan parte hartu zuen txinatar boluntario bakarra izan zen. Eskuadrakideek “Chen”, “Chan” edo “Sanghai” deitzen zioten, eta hemengo
hizkuntzarik ez zekienez euskaraz egiten zioten: “Berarentzat Aitorren izkuntza ero Cervantesena
gauza bera zian, orregaittik euzkera erabiltzen genduan berari zeozer esaterakuan. Geroxeago miliziano ta gudarien tertulietan entzun dogu Asturiasen sutsuki borrokatu zeban errusiar brigada bat aritu
zala, txinatarrak be bazittuana. Baina Asturiasko frentean borrokatu zeban talde ori ez zan errusiarra
izan, euskalduna baizik; ta araua konfirmatzeko txinatar bat besterik ez zeola. Ta txinatar onek geurekin eiñ zeban gure kanpaiña osua, gure zorte bera sufrituz”.79
Zenbait milizianoren ahozko zein idatzizko lekukotzetan euskeraren inguruko anekdotak kontatzen dituzte. Horietako bat MAOC-2 batailoiko Manuel Goenagarena da: “Asturiasera eldu giñenean,
gazte batzuen oiuak entzun genituen: Badatoz errusiarrak! Euzkeraz egitten entzun zutelako”.80 gizonekin zetozen matxinatuen tropek talka egin zuten hiru euskal batailoien erresistentzia handiarekin. Ibarrola komandanteak bere memorietan dio, 6.000 soldadu errepublikarrek faxistak hamar egunetan geldiarazi zituztela. Bi ejerzitoen artean alde ikaragarriak zeuden, bai armamentuetan, baita
soldadu kopuruan ere, eta batez ere abiazioan. Matxinatuen ejerzitoak Condor Legioa erabili zuen
etengabe batailako gailurrak bonbardatzeko eta metrailatzeko, baita bertako herriak eta hiriak ere.
Errepublikar ejerzitoaren jarrera, defentsa eta erresistentzia izan zen, negua iristean dena atzeratuko
zela esperantzarekin, horrela ere aukera izango lukete nazio-arteko laguntza jasotzeko, europear estatuek egin zuten Pacto de no intervención izenekoa apurtuz.83
Juan Ibarrolak koronelak bere memorietan aipatzen du, Santanderren bezala, Asturiasen dena atzera
egitea izan zela.84 Asturiaseko Mazuko batailan bere agintepean matxinatuen kontra parte hartu zuten
6.000 errepublikar soldaduetatik, 1.734 gizon bakarrik geratu ziren aurrera jarraitzeko. Beraz, Mazuko bataila gertatu ondoren, Ibarrolak bere troparen %71a galdu zuen.85 Luisen Euskal Brigadako
eskuadra han zegoen: “Mazucon burruka andia izan genduan, Peñas Blancas izenekoan.(...) Asko hil
zian an”. Peñas Blancas irailaren 21era arte defendatu zituzten, irailaren 22an matxinatuen tropak
sartu ziren arte. Ipar Errepublikar Armadak Mazuco batailako parte hartzaileak kondekoratu zituzten
“Askatasunaren domina” eskeiniz, Luis eta eskuadrakideak horien artean. Luisek bere koaderno batean asturiar frontearen zortzi eskuadrakideen izenak idatzita utzi zituen, horietako lau markatuz hildakoen gurutzarekin:
“Valentín Guezalaga (Eibar), Reinaldo Guisasola (+)
(Eibar), Txinatarra-Sanghai, Alberdi Jose Antonio (+)
eta Juan anaiak (+) (Mutrikuko Aldekoatarrak), José Sagarduy (Bilbao), Federico Loichate López (+) (Eibar):
eta Luis Ariznabarreta (Soraluze)”.87

Ituna hori Europako 27 herrialdek adostutakoa izan zen. Helburua izan zen ez bidaltzea Gerra Zibileko lehiakideei,
ez laguntza armamentistikoa, ezta soldadurik ere. Bitartean, matxinatuen taldeak nazismo alemaniarraren eta faxismo
italiarraren babesa jaso zuen gerra hasieratik, armamentu modernoa, asesoreak eta milaka soldadu bidaliz. Errusiak
1936ko urrian hasi zen Errepublikari armak saltzen eta bidaltzen, kopuruz eta kalitatez askoz txikiagoan.

 Asturiasen haitzez-haitz gailurrak defendatzen soldaduek oinaze handiak jasan zituzten. Askotan intendentziarik gabe, soldadu eta presoen memorietan errepikatzen den sufrimentu handienetako bat
gose ikaragarria da: “Cabrales izeneko zonaldian eon giñanean ibaira bonba bat botatzen genduan, ta
berrogeitamar amuarraiñ ero geixao artzen giñuzen”. Askotan sagarrak milizianoen elikadura bakarra
izaten zen. Ipar Frontea galtzear zegoen azken egun batean, Luisen eskuadrakideek euren artean esan
zuten: ´Ilko gaittuzte baña, gutxienez, tripa beteta izango da´, ta oilo bat lapurtu giñuen”.88 Ipar frontearen azkenengo asteetan errepublikar tropa guztiak goseak hilik zeuden.
Mendebalderuntz, erretiradan, azken posiziora iritsi ziren: “La Berruga posizioan gendela jakinarazi
zoskuen urrengo goizian, seiretan, atara biar giñala. Euzko Jaurlaritzak erraklamatuak izan giñan
Frantziara ta andik Kataluiñako frentera eruateko. Musel portuan “Jose Luis Diaz” gerraontzia gure
zaiñ eongo zan. Ta azken gaba aretan neri guardia tokau jatan goizeko iruretan. Bakarrik eon biar
nitzan. Ta ori izan da nere bizitza osuan beldur andixen pasau doten eguna! Oso urbil, nazionalak
berba eitten entzuten nittuan eta bildur handixa pasau neban. Obsesionatu nitzan, an bakarrik utziko
nindutela ideiarekin. Baña ez! Seiretan etorri zian nere billa, ta atara giñan andik”.89 Bere osotasun
fisikoaren arrisku-mehatxuak izua eragin zuen Luisengan.
Trubiara jaitsi ziren eta han komandanteak esan zien kopatuta zeudela: “Andik egun gutxitara
ontziratu biar giñuzten, baña Asturiasko kosta osua frankistek okupau zeben, ta guk ezerbez jakin
barik. Beno, batzuk jakin zeben, andik atara zialako”.90 Luisek erdi ezkutuan bere ezkuizkribu batean
erakusten duen kexa horixe da: zenbait ofizial eta miliziano ixilpean atera zirela Asturiasetik, miliziano gehienei ezer esan gabe. Zenbait Euskal Armadako ofizialen memorietan aipatzen da barkuetan
ez zegoela lekurik guztientzat alde egiteko, eta batzuk aukeratu zituztela Asturias bihurtu zen tranpa
hartatik ateratzeko. Badugu gertaera hori baieztatzen duen Alejandro Lluviaren testigantza, une hartan ametrailadoreen konpainiako komisario-delegatu politikoa zena. 1937ko urriaren 20an gertatu
zen: “Txisst ixilik! -agindu zigun sarjentuak kamionetatik. Azkar! Askatu kañoia eta ametrailadorea.
Bagoaz! Bagoaz? Nora? Ekar ezazue munizioa! Ahopeka hitz egizue, ohartu ez daitezela, ez milizianoak ez inor, karruak abandonatzen ditugula”.91 Gijongo porturako bidean Alejandro Lluviak,
trintxera inprobisatu haietan geratu ziren milizianoak gogoratu zituen: “Sekulako sorpresa eta nahasmenean geratuko ziren guk abandonatutako eta desarmatutako karruak ikustean. Izugarria da gerra!
Zerbait sakona hausten denean, izua eta kontserbazio-instintua azken ondorioetara eramaten da”.92
Luisek bezalaxe, beste milizianoek ere mina handia hartu zuten, Francoren tropen eskuetan abandonatuta sentitzean. Zenbait ofizialek ezin izan zituzten bere soldaduak abandonatu, zorte bera edo
Luis Ariznabarretak familiari kontatua.

Hiru egun lehenago, urriaren 17an, britainiarren laguntzaz Asturiasko ebakuazioa prestatzen hasi zen,
ahalik eta pertsona gehien handik itsasontziz ebakuatzeko helburuaz.93 Lehenago, urriaren 10etik,
hasita zeuden hainbat politiko eta mandatarien ihesaldiak. Urriaren 20an Asturiasko Kontseilu Subiranoak, zenbait politiko, ofizial eta militar ihes egin zuten barkuz.94 Bi gertaera garrantzitsuak izan
ziren pertsona gehiago handik ez ateratzeko. Bata, “Jose Luis Diaz” errepublikar destruktorearen ihesaldia Inglaterrara, Falmouth-en zenbait ofizialek desertatuz. Eta bestea, urriaren 20an Musel portuan
“Ciscar” destruktorearen hondoratzea frankisten bonben ondorioz.95 1937ko urriaren 21ean tropa faszistak Gijon eta Avilesen sartu zirenenean, Ipar fronteko errepublikar armadaren amaiera izan zen.
2003tik Oviedoko Unibertsitateak egin dituen ikerketa batzuen arabera, Asturiasen 27.000 hildako
baino gehiago egon ziren: borrokan hildakoak, biktima zibilak, exekutatuak eta bi aldekoen kontrako
errepresioetan.

IPAR FRONTEKO BUKAERAN PRESO ERORI TRUBIAN
La Berrugatik Trubiara abiatu ziren, lehenago armak errekara botata. Han Luisek lehenengo aldiz
ikusi zuen euren komandatea. Honek esan zien denak batera joan behar zirela errepresalia gutxiago
jazateko. Luisek aipatzen du 2.000 soldadu inguru zihoaztela elkarrekin. Trubian 1937ko urriaren
20an, beste milizianorekin batera, preso hartu zuten: “Gu moruak ta lejiñoak arrapatu giñuzten”.97
Hor bukatu zen Luisen Ipar fronteko parte hartzea. Soraluzetik atera eta Trubiaraino iritsi zen. Hain
zuen, armagintzara dedikatutako bi herrien arteko bidea egin zuen hamabost hilabetetan.
Trubiatik Mieresera preso eraman zituzten: “Mieresen eon giñan egunetan ez zozkuen jatekorik
emon! Egunen baten sardiña laten bat erori zan, baña besterik ez. Lejiñokoeri jaten nola emoten zotzen ikusten genduan, ta guri begiak joaten jakuzen”.98 Ondoren Leonera: “Ta an danok giñan sanitarioak. Danok esaten genduan: Ni? Sanitatean! Sanitatean! Sanitatean! Orduan nor zan tiruak botatzen
zebana?”99 (...) “Ta or asi zian gure oñazeak, gure zigorrak. Ta Leonen gabetan farolekin etortzen
jakuzen: ¡Oye tú venga! Zure aurpegixak baten baten antza bazeban, galduta ziñan; zergaittik oiek ez
ziñuzen barriro ikusten”.100 Aipatutako Oviedoko unibertsitearen ikerketaren arabera, Asturiasen exekutatuak 6.000 inguru izan ziren.
Luis eta “Chen” San Marcos konzentrazio esparruan elkarrekin egon ziren: “Beti nerekin zebillen,
beti nere atzetik, ta eruan giñuzten binaka deklaraziñoak eittera, ta an txinatarra banandu zeben, ta ez
neban berriro ikusi”.101 San Marcosen betiko galdu zuen Chen; hala ere, Luisek ez zuen laguna ahaztu
eta ia mende erdia pasa ondoren Un chino en el Ejército Vasco eskuizkribuan adiskidea gogoratu
zuen, hitz hauekin agurtuz: “Sanghai laguna, Gasteizko txoko onetatik, Euzkadin, besarkada eta agur
bero bat, biotzez, zuri”.102 Chang Aking-ek zazpi astetan parte hartu zuen Asturiaseko frontean, eta
sei urte eduki zuten preso zigor ikaragarriak sufrituz, 1943ko irailean Miranda de Ebro konzentrazioeremuan libre utzi arte.103
Luisek Gerrako kronologia eskuizkribuan idatzi zuen, Trubian atxilotu zutela 1937ko urriaren 20an. Berak gorde
zuen Miranda Ebroko konzentrazio eremuko fitxan jartzen du, Mieresen preso hartu zutela 1937ko urriaren 22an. LAZF
bilduman // 2.000 soldadu zihoazela dio Luisek, LAZ: BAT, 10 or. / LAZ: BAT, 19 or.

 1937ko bukaeran Leongo konzentrazio esparrutik Santoña presondegira eraman zuten Luis, eta handik Bilbora. Deusto Unibertsitatean, konzentrazio esparrua bihurtuta, hiru hilabete inguru eman zituen: “Deitzen zozkuenean konsigna bat emon biar genduan Francorentzat lanik ez eitteko: denok
analfabetoak ero ofiziorik gabekoak ginala. Baña gero, lanbiderik gabekoi lan geixao jarri zozkuen!
Lanbiderik okerrena erori jakuzen”.104 Bortxazko lanetara kondenatu zituzten.
Deustuko Unibertsitatean, 1937ko bukaeran edo 1938ko hasieran, Luisek preso han jarraitzen zuenean, Eulogio Azcarate, Juanitoren aita, eraman zuten hara, bera ere preso. Bertako ikasgeletan elkar
topo egin zuten. Luisek bere koaderno batean nolakoa izan zen topaketa lazgarri hura deskribatzen
du:
“Eldu barri dira Deustoko Unibertsitate onetara preso,
plaentziatar langille tekniko kualifikatuen plantilla,
guztiak artilleriako armetan adittuak, batez be aire kontrakoetan. Taldeko batzuk lortu zeben Gijongo Musel
portutik ataratzera Frantziara, ta andik Cataluña aldera.(…) Nik egun batzuk daroiatzat unibertsitate onetan destinuaren zaiñ, seguru Langilleen Batailloi baten
zaiñ. Beraz, nere erritarrak agurtzera urbiltzen naiz eta
orien artean Don Eulogio Azcarate dao. Berak ni ikustian, besarkatu egitten nau, etengabe bi itz auek errepikatuz: ´Gure Juanito!! Gure Juanito!!´ Oso gaixo dator gizona. Gijondik Bilbora itsasontziz ekartzian sekulako kalbarioa izan dau. Bere osasun egoera oso kritikoa da, eriotzaz zauritua daola uste dot. Juanito bere semia (G. B.) Etxanon (Zornotza) il zan, nere onduan,
obus batek jota”.105
4.1 - LAZ: 2.K., 7 or. LAZF bilduma.1937ko
bukaeran edo1938ko hasierako hilabeteetan Deuston.

Eulogio Azcarate, Bilbotik Asturiasera gerran mobilizatutako industrietan bidalia izan zen, eta barkuz Gijondik Deustuko Unibertsitatera preso eraman zuten, beste plaentziatar armaginekin batera.
Larri gaixorik zegoen aitaren min handia sentitzeak eragin sakona sortu zuen Luisengan.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 4.2 / 4.3 Luis Soraluzeko udaletxean Juanito Azcarateren heriotz ziurtagirian sinatu zuen, bere heriotzaren lekuko moduan. LAZ: 2K, 9 or. LAZB bilduma.

Preso erori ondoren, Luisek ibilbide luzea jasan zuen, frankistek jarri zizkioten zigor krudel haiek
betetzen, Preso-Langile Batailoi Disziplinarioetan (BDTP) “bortxazko lanak” eginez. Baldintza ezin
okerragoetan lau urtetan izan zuten preso: Asturias, León, Santander, Bizkaia, Burgos, Soria, Teruel,
Cuenca, Guadalajara, Castellón, Burgos, Miranda, Donostia, Loiolako presondegia; eta azken urtea,
Gipuzkoko Gaintzurizketan eta Jaizkibelen.
Preso zeudela bortxazko lan anitz egin behar izan zituzten: gerrako materiala bildu, eraikuntzak eta
karreterak konpondu, trintxerak egin… Frankistek irabazitako hiri edo herrietan sartzera zihoaztenean, “lehenengo hilaran errepublikar presoak jartzen zituzten, “nazional”-en kontrako erasoak izatekotan eurak, presoak, jasotzeko”106 Luisek hitzetan: “Guk bonbak biltzen giñuzen. Alanbre-esietan
beti geratzen zian bonbak. Ta lagun bat il eiñ zan bonba batek estanda eiñ zionean. Bilboko beste bat,
kamarerua zana, ori dudatan il zan ala ez zan il, geroago agertu zan. Baña gizona ez zan leengoa izan,
ez. Zegaittik guztiz suntsitua gerau zan”.107 Luisek egin zuen bortxazko lanetako bat frontean geratzen
ziren bonbak biltzea eta desaktibatzea izan zen.
Zenbait gertaera garratz kontatu zituen Luisek, garai krudel haietan gertatutakoak. Oinaze handiak
jasan zituzten. Adibidez, Santanderren, Arija herrira iristean: “Arijan eon ginan Reinosatik gertu, an
kristal-fabrika bat zeuan, ta bertan lintxatu nai izan giñuzten”. Hainbat biztanleren erasoa jasan zuten
Antonio Loinaz gudariaren testigantza (Luisen Gasteizko laguna), berak Luisi emandako fotokopietan. Amaia Mendizabal Elias: Azpeitiarrak en la Guerra de España, Testimonio Antonio Loinaz Etxaniz. Uztarria. Azpeitia, 2006.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 errepublikar presoak zirelako.108 Gerra bukatzean Cuencan preso jarraitzen zuenean, egunero bi orduko baimena eman zieten kalera ateratzeko. Luis lehenengo egunean kalera atera zen. “Han tumultu
handia zegoen: “Zer pasauko ote da?” galdetu zion bere buruari. Kaletik bazetozen zenbait preso
binaka lotuta goardia zibilekin. Jendearen ondotik pasatzean, kalean zegoen jende-multzoa presoen
kontra hasi zen: “Batek jotzen zittuen, bestiak ttu botatzen zotsen ta beste batek irañak... Gabian urkatu zittuzten. Ta ni eziñ izan nitzan barriro kalera atara. Orixe da egi osua! Lagunak esaten zozten
eurekin juateko; baina nik, ezetz! Jende ori ez dotela barriro ikusi nai, ezetz! Ta ez nitzan barriro
kalera atara”.109
Jendearen jarrera aztertzeko, behin nekazari auzo batetik pasatzean Luisi gertatu zitzaion gertaera
adierazgarria da. Hiru urteko ume bat kotxe batek harrapatzetik salbatzera bota zen. Beste presoek
gertatutakoa ikusi zuten eta pentsatu zuten Luis eta umea txarto aterako zirela istripu hartatik. Baina
ez, biak onik atera ziren, Luisen fraketan urratu batzuk besterik ez. Luisek izkribu honetako azken
esaldian aipatzen du, salbatu zuen umearen aitaren jarrera: “Umiaren aitak pentsau zeban gu giñala…..., ta agurra gogo txarrez eiñ zoskun”. Erantzun hori ideologiagatik edo beldurragatik izan
zitekeen.110 Horrelako jarrerak askotan errepresioan oinarrituta zeuden. Diktaduraren beldurrarengatik herritar askok erakutsi nahi zuten, euren frankismoaren aldeko jarrera ezin zela zalantzan jarri.
Herritarren solidaritatea neurtuago jaso zuten. Hala ere, herrietatik pasatzean, ausartak zirenak, jarrera
duina eta gizatasuna erakutsiz, ahal zuten laguntza ematen zieten: arropak, janariak… Luisek bazuen
horren adibide bat, Bizkaiko Sudupe herrian gertatutakoa. Preso taldeak herria zeharkatu zuen, erdi
bilutsik eta lotsatuta, erropa guztiz urratuta zeramatelako. Hurrengo goizean herriko bi emakume hurbildu ziren gaua pasatu zuten tokira, presoentzat bildu zuten erropa eta janaria presoen artean banatzeko. Hurrengo hilabeteetan euren itxura askoz hobea izan zen, Ontanedako argazkian (4.4) ikusten den moduan.
Presoen arteko solitaritatea ere handia izan zela aipatzen du Luisek. Berak, familiarekin kontakturik
ez zeukanez, ez zuen paketerik, ez berririk jasotzen, eta lagunek ahal zutena ematen zioten. Esperientzia traumatiko berberak sufritzean talde pertenentzia eta batasuna sortzen da gizakiongan, eta
horiekin lotuta solidaritatea taldekoen artean.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 4.4 1938an Ontanedako balnearioan “87
Preso-Langile batailoia”.
Beste batzuen artean: Ciriaco Cirion,
Blanco, Tomas Igartua, Jose Etxebeste,
Mikel Ameztoy, Vicente Lopez, Paulino
Aizcorreta, Beristain, Luis Ariznabarreta
(behean ezkerraldetik bigarrena, eserita),
Juan Gabancho, Jose Fernandez, Andía,
Roque Landaberea, Espinosa… (Ariznabarreta familiaren argazkia. Luis Ariznabarretak Carlos Blasco Olaetxea Fondoari kopia bat eman zion. Orain Euskadiko Artxibo Historikoan kopia dago:
K02_H077_ 2 signatura.

Solidaritatea eta heroismoaren adibide modura, miliziano eta gudari askoren testigantzen artean, Alejandro Lluviak idatzi zuena, gertaerarik adierazgarriena iruditu zaigu. 1937ko abuztuaren 26an gertatu zen, tropa frankistak Santander hiria hartuta. Portutik bidoi asko gasolinaz gainezka zituen “Jesús
del Gran Poder” motorean, berrogei pertsona ihesi atera ziren, euren artean emakume bat. Ezkutuan
irten ziren arren, txalupa batetik ametrailatuak izan ziren eta horietako hogei pertsona, erasoaren beldur, itsasora bota ziren. Barkuan jarraitzen zutenek amesgaizto handi haren eragin zapaltzailea sentitzen zuten bularretan, itotzen ari zirenen ahotsak itzaliz zihoazela entzuten zuten bitartean. Kostaldetik oso gertu nabigatzen zihoazen. Gauerdia pasata, atseden hartzeko lekuren baten bila hasi ziren.
Amuategiko milizianoak gertatutakoa kontatzen du: “Parez pare, nigandik bi metro baino gutxiagora,
gizon bat bidoien artean atsedena hartzeko lekua egiten saiatzen ari zen. Eta okerrena bururatu zitzaion, esku batean txiskero baten garra agertu zitzaion. Bapatean, sugar batek txalupa argitu zuen,
lehenengo bidoian gainezka zegoen gasolinak su hartu zuen. Izuak hartu gintuen eta harri eta zur
geratu ginen, inoiz ikusi ez genuena gertatu zenean: gizonak bere buruaren gainetik sutan zegoen
bidoia jaso zuen, eta garrak bere gorputza hartuta, giza sugar handi isil bat uretara bota zen. Dena
segundo labur batzuetan gertatu zen. Iluntasuna lehen baino beltzagoa iruditu zitzaigun. Denok aho
batez esan genuen: Sinesgaitza egin duen baldarkeria. Baina are sinesgaitzagoa gizonak erakutsi zuen
baretasuna eta amildegi likido hartara bota zenean erakutsi zuen heroismo ikaragarria, bere sakrifizioarekin saihestu zuen tragediaz, zalantzarik gabe, jabeturik”.111 Hain harrigarria, hain ustekabekoa,
hain fantasmagorikoa eta aldi berean benetakoa izan zen gizonaren heroismo hura, Alejandro Lluviaren oroimenean bizitza osorako argazki ikaragarri baten oroitzapen plastiko modura finkatuta geratu
baitzen.

30
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 5. URTE BETE SOLDADU-GATIBU GAINTZURIZKETAN ETA HONDARRIBIAN
5.1 Luis, Jaizkibel mendian preso egon zen urte bete, BTPS-an, trintxerak egiten zigortua. (1940-1941)
1940an Luis hiru urte preso eman ondoren herrira eraman zutenean, lauzpabost plaentziar presorekin
batera, trenetik jeitsi eta guardia zibilen koartelean entregatu zuten. Han atxilotua egonda, jakin zuen
familia koartelera joan zela bera nola zegoen jakitera, baina semea ikusten ez zieten utzi. Luisek hiru
urtetan ez zuen familiaren berririk izan, eta kezkatuta zegoen bera bezala preso zegoen Lucas anaiarengatik.112 Familiari gutun bat idatzi nahi zion esateko, hiru urtetan lan behartuetan zigortuta pasa
ondoren, zein zen euren benetako egoera latza. Baina Luisek bazekienez euren egoera tamalgarriari
buruz idaztekotan errekisatuko ziotela gutuna, beste modu bat aurkitu behar zuen: “Nik familiari esan
nai notsan txarto gendela, baña gutunak errebisatzen zittuzten”.113 Orduan bururatu zitzaion Luisi
nola esan familiari. Berak bazekien familiak bazekiela Juanito laguna Etxanon hil zela obus batek
burua suntsituta, eta jarri zuena izan zen: ´Gaur Juanito Azcaraterekin topo eiñ dot. Bera ni baño obeto
dao´. Ni txarto neuala esateko, ildakoa ni baño obeto zeuala esan neban. Goardia Zibilak eziñ zeban
interpretatu, baña etxian bai”.
Luisi frankistek ezarri zizkioten zigorrak ez ziren hor bukatu, beste milaka gazte-presori gertatu zitzaien moduan. 1940an herritik Donostiako errekluta-kajara bidali zuten. Soldaduzka egin behar zuela
aitzakiarekin, zigor berarekin mantendu zuten: “Ondarribira bialdu nindduen batalloi disziplinario
batera, Jaizkibel mendixan eon ginan. Ta an beste urte bete emon neban trintxerak egitten”.114
Gaintzurizketan eta Hondarribian (Gipuzkoa) lan behartuak egitera zigortu zuten. Jaizkibelen
trintxerak egiten ibili zen Pirineoetako lerrorako (P. lerroa). 1939an Bigarren Gerra Mundiala hastean,
frankistek sekretupean Pirinioetako lerroa indartzen hasi ziren preso-gatibuak erabiliz; makiengandik
eta Europatik zetorkien arrisku hipotetikoaz defendatzeko asmoz.115 “An be apaizak mezia emotera

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 etortzen zian, pistola gerrixan ta militarrez jantzitxa. Meza emoten zozkun apaiz batek esaten zozkun:
´Zuetako batek iñor il badu, altxa dezala atza´, ta guk esaten genduan geure artean: ´Bera da! ´Bera
da!´ Apaizak atza altxatzen zebalako”.116
5
5.2/ 5.3 1940ko Mirandako fitxako bi aldeak. LAZF bilduma
Luis Hondarribitik Frantzia aldera ihes egiten saiatu zen beste bi presorekin, baina harrapatu zituzten:
“Kapitañak esan zotsen: ´Ori da! Ekarri ona!´. Kuartu batian sartu nindduen. Zaas! Zaas! Kapitañak
ez zeban bat be asmatzen! Jarri tente! Sekulako jipoia emon zostan, ta ilea moztu zosten”. Nere buruari onela esan notsan: ´Bukatu jata etxera juatekua. Ez naiz juango, ez Frantziara ez iñora”.117 Jaizkibelen jarraitu zuen eta hamabost egun pasa ondoren “portaera ona”-ren informea eman zioten. “Ta
ez zan ezerbez gertau, kapitainak esan zoztalako: ´Nun eon zara? Ni? Lagun bat bisitatzen! Baina,
noren baimenarekin?´ Ta ori entzutean neure buruari esan nion ´salbatuta nao´. Ni? Iñorena ez!´´ Puf!
Ta orrek salbau eiñ nindduen! Imajinau be ez zeben eiñ, guk ies eitteko asmua genduanik, Frantziara
pasatzekoa”. Preso-soldaduek etxera bueltatzeko, “portaera ona” informeaz gain, herritik bidalitako
beste hiru informe behar zituzten: Alkatearena, Falangearena eta Guardia Zibilarena: “Erriari informeak eskatzen zeben. Baña bazian informe bi guk ikusi eziñ giñuzenak: Falangearena eta Guardia
Zibillarena. Ta oiekin gazte guztiok izorratzen giñuzten”.118

34
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 6. EUSKADI ETA ESTATUKO BIKTIMEN DATUAK.
Gerra Zibilaren ondorioz biktimen kopuruei buruz asko idatzi da eta aipatzen diren datuak eztabaidagarriak dira. “Gogora” institutuak Euskadin gerran zibilean hildako biktimak argitaratutako ikerketan, 2022ko azaroaren 17ra arte bere datu-basean bildu dituzten hildakoen izenak 21.220 dira, eta ia
2.000 fusilatutakoak.119Aipatzekoa da, 87 urte geroago, oraindik ez dela ezagutzen 7.795 pertsona
non dauden lurperatuta. Eta gaur egun ditugun kopuruak ere ez dira behin-behinekoak, uste da kopurua handiagoa dela.
Estatuari dagokionez, Jose Alvarez Juncok historialariak bere azken liburuan, Qué hacer con un pasado sucio, hainbat ikerketen datuak aztertzen ditu, eta fronteetan gutxienez 200.000 pertsona hil
zirela aipatzen du.120 Erretaguardian ere krudelkeriagatik, hilketak eta ejekuzioak beste 150.000 izan
ziren, guztira 350.000 gerrako biktima zuzenak. Gerrako hirurtekoan gainhilkortasuna 100.000tik
hurbil egon zela aipatzen du. Egile honen arabera bonbardaketetan 10.000 persona inguru hil ziren.
Kopuru horren barne, 1937ko otsailean faszisten eraso eta bonbardaketen ondorioz, Malaga-Almeria
errepideko sarraskiaren 3.000-5.000 hildakoak daude.121 Orokorrean bonbardaketen biktimen kopurua ez da oraindik sakon ikertu eta kopurua handiagoa izan daitekela uste dute hainbat historialarik,
12.000 hildako baino gehiagora iritsiz.122 Emakumeari dagokionez Aranzadi Zientzia Elkarteko Lourdes Herrasti arkeologoak aipatu du, 2000 urtetik 2023 urtera arte estatuan 880 desobiratze baino
gehiago egin direla, eta horietan 11.800 gorpu baino gehiago atera dituztela. Horietatik %2 eta 3aren
artean emakumeak dira.123
Datu horiek guztiak kontuan hartuta, Alvarezek uste du hildako guztien kopurua 460.000ra iritsi zela.
Kopuru horri gehitu behar zaizkio frankistek gerraosteko hilketak: 40.000 fusilatu, eta 15.000 hildako
Memoriaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen. Eusko Jaurlaritza. h. Sarrera 2022ko azaroaren 26an.
https://www.gogora.euskadi.eus/contenidos/informacion/gogora_dokumentuak/eu_def/Euskadin-gerra-zibilean-hildakobiktimak.pdf
120
Jose Alvarez Junco: Qué hacer con un pasado sucio, Galaxia Gutenberg, Barcelona. 2022, 107-109 or. Hildako eta
errepresaliatuen datuak.
121
1937ko otsailean, Espainiako Gerra Zibileko sarraskirik gordinena eta isilena izango zena gertatu zen. Kostaldetik,
berrehun kilometrotara zegoen Almeriara iristeko asmoz, Malagatik ihesaldian zihoazten 150.000 zibil ingururi, armada
frankistak, armada italiarrak eta Condor legio alemaniarrak, etengabe eraso zieten lehorrez, itsasoz eta airez. Majada y
Bueno: Carretera, 2006. / Bethune mediku kanadiarrak idatzi zuen: “Los fascistas les bombardeaban desde el aire y les
disparaban desde los barcos de guerra” (Bethune: Crimen, 2004). Bethuneren laguntzailea zen Hazen Sizek, ihesaldiaren
lekuko, 26 argazki atera zituen. Majada: Fotografías, 2017.
122
Xabier Irujo: “Atlas de los bombardeos en Euskadi (1936-1937)”, in Gogora Memoriak bilduma, Gogora Institutua,
Eusko Jaurlaritza, Bilbo, 2021, 569 or. Xabier Irujok Euskadin gertatutako bonbardaketa-operazioak (1936ko uztailaren
22tik 1937ko abuztuaren 18ra arte) lurraldeka eta erasoaldien arabera ikertu eta isladatu ditu atlas batean. Egilearen arabera
bonbardaketak guztira 2.042 izan ziren: Araban 171, Bizkaian 811, Gipuzkoan 238, Nafarroan 6 eta Kantabrian 16. %
91,50 (1.870) matxinatuen bonbardaketak izan ziren, eta % 8,5 (172) errepublikarrena. Bonbardaketen datu kuantitatibo
zehatzak eskaintzen ditu, baina biktimena ez.
123
Lourdes Herrasti Erlogorri: “Gorputza eta Errepresioa”, in Ione Zuloaga Muxika: 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua, (52-65), Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023, 57 or.
119
35
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 presondegietan eta konzentrazio zelaietan.124Guztira urte haietan Estatuan zegoen populazioaren
%2a.
Gerra eta gerraondoko sistema sozio-ekonomiko errepresibo krudel horrek eragindako gosearen ondorioz, gaixotasunez hildakoen kopurua 200.000 ingurura iritsi zela dio Alvarezek. Gerra aurreko
urteetan kartzeletan 13.000 preso zeuden eta 1939-1941 urteetan 500.000ra iritsi zen. 1939ko udan
kartzeletan eta konzentrazio zelaietan 280.000 preso zeuden, eta horietatik, gutxienez, 10.000 gosez
eta tuberkulosiaz hil ziren. 1940tik aurrera presoek, soldaduzka egin behar zutelako aitzakiaz, zigor
berarekin jarraitu zuten. 1942an konzentrazio zelaietan oraindik 50.000 errekluta-preso ziren. Errepublikarren erbesteratzeari dagokionez, 440.00 pertsona inguru Frantziara erbesteratu ziren. Erbesteratuen kopuru orokorra 650.000 izan liteke.
Preso eta fusilatuen artean emakumeen kopurua nabarmen gizonena baino txikiagoa izan zen; hala
ere, "aurrekari politiko okerrak" zituzten emakumeei irain fisiko eta psikologiko bereziak egin zizkieten: errizino-purgak, ile-mozketak, sexu-irainak, paseoak, herritik baztertzea... Zenbait emakume
bortxatu eta erail ondoren, kuneta edo hobi komunetara bota zituzten. Gerran eta gerraondoan gertatu
ziren bortxaketak, askotan emakume eta haien familien intimitatean geratu ziren ezkutuan. Bortxaketa
horien ondorioz etsai bortzatzaileen semea izatekotan, estigma handia jasan zuten eta askotan euren
herrietatik alde egin behar izaten zuten. Beste ohiko praktika izan zen emakume presori seme-alabak
kentzea, frankismoak aukeratutako bikoteei adopzioan emateko. Biolentzia garai horietan emakumeek biktimizazio bikoitza jasan zuten, “gorria” eta emakumea izateagatik. Emakumeak ikustezinak
izan dira gerraren biolentziaren hainbat arlotan, eta datu falta nabaria da. 125 Aipatu ditugun biktimen
kopuru horiek ez dira behin-behinekoak, eta zenbat izan ziren ez dugu jakingo.126
Agerian dago datu horiekin, urte luze haietan soldaduak egunero heriotza eta bizitzaren arteko mugan
bizi izan zirela. Luis, frontean eta preso bezala egin zuen bidean, soldadu eta zibil askoren heriotzen
lekukoa izan zen. Bere eskuizkribu, bertso eta audioan, etengabe hildakoen etengabeko jarioa aipatzen du, ahanzturan gera ez zitezen Luisek bere omenaldia egin nahi zien, bere sentipenaz eskainiz:
Egoera berdinak dira gure erriko edozein erri edo iritan: Arrate, Legutio, Lemoa, (...), Santander, Asturias... Bataila orietan
guztietan gure gudari eta milizianoak Justiziaren eta Askatasunaren alde bizia eman zuten: fronteetan, presondegietan,
exekuzio-piketeetan… Asko gaixotasunengatik azken hatsa eta adioa ematera etxera bialdu zituztenak, zahartzaroak garaituak eta duintasunez irauteko baliabiderik ere ez zutenak. LAZ: 2K, 7 or.

36
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 kusten du hildakoen izenen ezabatze prozesuan, izenak behin eta berriro errepasatzean gogor tatxatzen zituelako baten bat falta ote zen egiaztatzeko. Bigarren zerrendan, plaentziatarren izenak hil ziren
lekuaren arabera idatzi zituen:
6.1 Martin Zabala, Justo Legaristi, Avelín Ecenarro, Ramón Barrutia, Lorenzo Epelde, Baratera(?) Hnos. (Rufino), Santiago Ariznabarreta, Eusebio Cerrajón, Serapio
Placencia, Serapio Bixaola (?) Muniozguren, Gabilondo
(Aldasoro etxekoa); Armendi, Bonifacio Itxaurrondo
(Intxaurralde?), Sabin Garitaoinandia, Uretxe Jesús,
Juan Azkarate, Ignazio Oregi, Juan Jose Lete, Manuel
Múgica(Juan??), El andaluz, Ansola (Urrusti); Serafin
Atxótegi; Manuel Lerzundi; ..x.. Legarizti (Justo?), ..x..
Gárate (Barberua) (Francisco?), Pasajes, Arrieta josterua?, Alejandro Pínilla?, Luis Leturiondo (Oitxurri
beltza), Garmendia, (Luis); Serafin Lizarralde; Narciso
Guridi; Timoteo Ucín, Eulete Arzuaga, Fabian(?) Gogaskoetxea (?). LAZ: 1KT. 23 orr.

6.1 Etxano-Amorebietako batallan nere herriko ildakoak: Juanito Azcárate, ... Legaristi, Serapio Placencia,
Ignacio Oregui. Leenago Arabako Legution eta inguruetan bere bizia batallan eskeini zituztenak: Lorenzo
Epelde, Wenceslao Ondarza, Serapio Aristimuño, Ramón Barrutia, Garmendia, Avelín Ezenarro, eta beste
batzuk. LAZ: 2KT. 9 orr.

Beste milaka soldaduk bezala, Juan Azcarate Treviñok dena galdu zuen: bere ametsak, bere esperantzak, bere etorkizuna… Izango zukeen bizitza osoa. Luisek, aldiz, aurrera jarraitu zuen, eta askotan
bere zorte ona aipatzen zuen. Bere ondoan ehundaka milizianoen heriotzak ikusi zituen, baina bera
bizirik atera zen. Minduta geratu zen, baina zorte handia izan zuela errepikatzen zuen: “An be zortea
izan neban!”127
LAZ: BAT, 10 orr. Luis 1941eko abenduaren erdian konzentrazio eremutik atera zen askatasun balditzatuan. 1954ko
abenduan “Lizentzia osoa” eman zioten, gerra hasi eta 18 urte beranduago, (1936-1954).

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 7. ETXERA BUELTAN BOST URTE FRONTEAN ETA PRESO EMAN ONDOREN.
Frontean hamabost hilabete eta preso lau urte pasa ondoren, 1941eko abenduan herrira bueltatzean,
Luisek Juan Azcarateren heriotzaren lekukotza eman behar izan zuen Soraluzeko Udalean: “Gerra au
gertau ta lau urtera, lekuko gisa eriotza-akta sinatu neban Soraluzeko udaletxian, gertaeraren egiaztagiri gisa”.128
Lucas, Luisen anaia, preso bortxazko lanetan zigortua eta behartutako soldadutzan sei urtetan eduki
zuten, 1943ra arte. Anastasia alargunak eta bi seme-alaba gazteenek, 1939an Frantziako erbestetik
Soraluzera itzultzean, euren etxea hustua aurkitu zuten, dena lapurtu zietelako: “Familixiaren erretratuak be oostu zoskuen”, kontatzen zuen minduta Luisen arrebak. Gerragatik erbestera joan behar izan
zutenez, pendiente zuten zor txiki bat ordaindu gabe utzi zuten.129 Herritik kanpo egon ziren bitartean
mailegu-emaileak bi edikto jarri zituen “Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeñaren ondorengoen kontra”, Rojos declarados en rebeldía izendatuz.130 Zor txiki batengatik erbestetik itzultzean, familiak
ezer jakin gabe, euren kontrako epaiketa bat erabakita eta galduta aurkitu zuten.131 Dirutza ordaindu
behar izan zuten epaiketaren kostuak ordaintzeko. Liskar honen atzean Espilla familiaren desjabetze
interesa zegoen, hainbat errepublikar familiari gertatu zitzaien modura. Zor txikia zena, handi bihurtu
zen eta etxe ondoan zuten euren mantenurako baratze bakarra saldu behar izan zuten gastu guztiak
ordaintzeko.132 Espillatarrak 1939an, bi seme zaharrenak preso egonda, egoera ekonomiko oso prekarioan geratu ziren. Hurrengo urteetan diru eskasia eta gosea protagonistak izan ziren Espillatarren
familian. Gerran eta gerraondoak sortutako gaixotasunen ondorioz, Luisek hiru senide galdu zituen,
1942an ama, urte berean Jacinto anaia, eta 1945ean Lucas beste anaia. Aita ere 1936an zendua zenez,
1942an Luis, Maritxu arrebaren tutore izendatu zuten.
1947.eko maiatzaren lehenerako greba orokorra antolatu zenean Soraluzen, Luis antolatzailetako bat
izan zen. Ondorioz, Guardia Zibilen jazarpena jasan zuen. Horiek herriko alkateari abisua pasa zioten
Luis atxilotu behar zutela. Alkateak Luis babestu zuen goardia zibilen aurrean eta Uzin alkate karlistari esker atxiloketa horretaz libratu zen. Espillarra 18 urtetan “Baldintzapeko askatasunean” egon
zen. Ondorioz, aldiro, Soraluzeko guardia zibilen kontrolpetik pasatu behar izan zuen. 1954ko abenduaren 1ean “Lizentzia absolutua” eman zioten.

38
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Juan Azcarateren familia gerraren ondorioz guztiz suntsituta geratu zen. 1937an, Juan bera Etxanoko
frontean hilda, 1938an aita hilda edo desagertua preso zegoela, eta amari zer gertatu zitzaion jakin
gabe, uste genuen Alberto, Juanen anaia, umezurtz geratuta, 1939an Belgikako erbestetik ez zela herrira itzuli. Bere datuak aurkitzeko zailtasun handiak izan ditugu, baina pista bat agertu zitzaigun
Albertoren jaiotze ziurtagirian: 1972an Gipuzkoako Auxilio Sozialaren laguntza jaso zuela, Nazioen
Fondoekin. Datu horri jarraituz aurkitu genuen Arrasateko Santa Ageda psikiatrikora bidalia izan zela
eta bertan bizi izan zela 1987ko urriaren 23an hil zen arte.133 Artikulua bukatuta genuenean Soraluzen
aurkitu genituen bi lekukotzari esker jakin genuen, Alberto, ama eta osaba batekin bizi izan zela Soraluzen. Victorianarengan Eulogio senarra eta Juan semea gerran galtzeak sekulako eragin psikologikoa izan zuen. Memoria ofizial bakarra garaileena zenez, Francoren diktadurak inposatutako isiltasun
garai luze haietan, Soraluzeko kaleetan frankisten aldekoengandik “gorri”-en kontrako etengabeko
botere eta mesprezu erakustaldia bizi izan zen. Egoera sozial eta psikologiko horretan Victoriana ez
zen etxetik ateratzen. Zoritxarrez ama eta semea, biak batera, 1949an Santa Agedako psikiatrikora
eraman zituzten, 60 eta 23 urte zituztelarik. Bertan bizi izan ziren hil arte.134 Garai hartan Santa Agedan emakumeak eta gizonak bi psikiatrikotan bereiztuta mantentzen zituzten; beraz, ama eta semea
ezin izan ziren elkarrekin bizi.135
Azcarate Treviño familiarentzat Gerra Zibilak familiaren hondamendia suposatu zuen. Ondorengorik
gabeko familia izan zenez, familiak jasandako historia gogor eta lazgarri hau kontatzeko, inor ez.
Baina, Juanitoren historia ez zen gerra urteetan bukatu. 2023ko abenduaren 10eko zenbait egunkaritan argitaratu da, artikulu hau bukatu eta ondorengo egunetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1937ko
maiatzaren 16an Etxanoko batailan hil ziren miliziano eta gudarien gorpuzkiak desobiratzen ari direla
Zornotzako hilerriko hobi handi batean. Euren asmoa, bertan dauden gorpuzkiak ateratzea, identifikatzea eta duintasunez lurperatzea da. Gorpuzkin horien artean Juan Azcarate Treviñorena dago.
Datu hori baieztatzeko, Luisen hildakoen zerrendak erabilgarriak izan dira. Orain Juanito identifikatu
ahal izateko, ADN laginak hartu behar dira konparaketak egiteko.

Jaiotze ziurtagirian bi datu horiek agertzen dira bi zigiluetan. Heriotz ziurtagirian agertzen da Arrasaten hilobiratu zela,
Santa Agedako psikiatrikoa bizileku izanda. (Aranzadiko Ione Zuloaga ikertzaileak 2022ko irailean bidaliak).
134
Arrasateko erroldan: 1975ko abenduaren 12koa. Alberto Azcárate Treviño agertzen da, Santa Agedako Psikiatrikoan
1949 urtetik aurrera: (168 liburua-5. Distritoa-002 Sekzioa-Sekzio barruko orrialde 0049) 49–504, Arrasateko Udal
Artxiboan, 2023/09/11an.
135
Parisko Artxiboan Alberto Belgikara bidalitako umeen zerredan agertzen da. (Intxorta 1937 taldeko Juan Ramon Garaik
bidalitako informazioa 2022aren bukaeran).// Artikulu hau bukatzear genuenean, Alberto Azcarate ezagutu zuen Luzia
Etxabe Zubizarretarekin (Arrasate 1926–Soraluze 2023) topo egin genuen Kursaalen, 2023ko martxoaren 18an, Gerrako
umeen omenaldia ospatu zenean. Berak esan zigun, Alberto bere osaba Satur eta amarekin bizi izan zela denbora labur
batean, Victoriana, ama, eta Alberto, semea, Santa Agedara eraman baino lehen. Luzia ezin izan genuen elkarrizketatu,
apirilaren 13an zendu baitzen, 96 urte zituela. Amaia Laskurain alabak, amarengandik jasotako informazia bidali zigun
emailez 2023ko maiatzaren 10ean. Maiatzaren 13an Soraluzen Carmen Treviño ezagutu genuen, eta berak egiaztatu zigun
ama eta semea, biak batera, Santa Agedara eraman zituztela. Carmen Treviñoren aita, Roque Treviño Maiztegi, Albertoren
lehengusua, ustez, bere tutore legala izan zen hil arte.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 8. ERRESISTENTZIAK, BABES PSIKOLOGIKOAK ETA ERREPARAZIO SOZIALA.
Luisek, frankismoak gerraondoan ezarri zuen sistema errepresibo eta atzerakoiaren aurrean erresistentzia pertsonalak garatu zituen.136 Oposizioa eta protesta desagerrarazten zituen diktaduran, langileen aldeko errebindikazioetan murgilduta ibili zen klandestinitatean, eta Francoren hauteskunde antidemokratikoetara ez zen inoiz boto ematera aurkeztu. Gerran eta gerraondoan bizitako gertaera lazgarrien ondorioz sufritu zuen traumagatik, modu konsziente edo inkonszientean, bere babes psikologikoak ere sortu zituen. Terapia psikologikorik gabeko garaian eta errepresio bortitzak inposatutako
isiltasunaren menpean, barnean zeukan min handia arintzeko txikitatik maite zituen musika eta kantua
erabili zituen. Gitarra, kantuak eta bertsoak terapia askatzaileak izan ziren bere oreka psikologikoa
mantentzeko. Estrategia hori funtsezkoa izan zen, kantatzea zerbait fisikoa edo somatikoa baita,
emozioak eta sentimenduak azalaratzen dituena.
Franco hil ondorengo urteetan ere, beste gudakiderekin batera gerrari buruzko solasaldietan parte
hartu zuen. Garai berean zenbait eskuizkributan gerrako esperientziak biltzen hasi zen, idaztea ere
berarentzat terapia garrantzitsu bihurtuz. Nahiz eta Luisek, autosendaketa moduan, bere babes psikologikoak eta erresistentziak eraiki, gerra eta bortxazko lanak utzitako zauriak ez ziren guztiz osatu eta
hil aurreko urtean, Alzheimerrak jo zionean, gerrako trauma berriro agertu zitzaion sintoma psikiatrikoetan.
Giza Eskubideen jarraibideak betetzearen ildotik, Luisek “Egia, Justizia eta Erreparazioa” eskubideen
zertzeladak besterik ez zituen ezagutu. 1990ko Estatuko legean eta 2002ko Euskadiko dekretuan
errekonozimendu soziala eman nahi zitzaien, indemnizazio baten bidez, gerran eta gerraostean presondegietan egondakoei.137 Preso-Langile Batailoetako milaka gizonek, ia esklabutzara iritsi arte
zigor gogorrenak betetzen egon zirenak, ezin izan zuten ziurtatu preso egon zirela; beraz, ez zuten ez
indemnizaziorik, ez errekonozimendu sozial publikorik jaso.138 Luis ere kasu horretan egon zen,
behin eta berriz ziurtagiririk lortu ezinik. Azkenean Guadalajarako Artxibo Militarretik Luisen izenean espediente bat iritsi zen, eta horrek familiari eskaera egiteko aukera eman zion.139
2003ko irailean, Luisen etxera, Eusko Jaurlaritzako indemnizazioa jasoko zuenaren konfirmazioa
iritsi zen, baina berandu. Luisek ez zuen errekonozimendu hori ezagutu aurreko hilabetean zendua
Frankismoaren lehen indultua 1948ko udan izan zen, Estado de guerra (Gerra-egoera) amaitu zen urtean. Movimiento
Nacional-arekin lotuta ez zeuden alderdi, sindikatu eta elkarteen debekuak, orandik indarrean jarraitzen zuten Franco hil
zen egunean, 1975eko azaroaren 20an.
137
1990ko Estatuko Presupuesto Orokorra eta 42/1992 neurri fiskaletako legeetako baldintzak: 3 urte edo gehiago presondegi batean egondako ziurtagiria, 65 urte beteta izatea 1990/12/1ean. Horientzat 1.000.000 pezeta eta
200.000 pezeta urte gehigarri bakoitzeko. Hil izan balitz, emazteak izango luke horretarako eskubidea. Urriaren 15eko
46/1977 legearen kasuetan, eta bere ondorengoei eskaera 1990/XII/31a baino lehen egin bazen./ Eusko Jaurlaritzak
EHAA-ko 280/2002 azaroaren 19ko dekretuan, disposizio orokorretan, 46/1977; Amnistia legearen ondorioz Gerra Zibilean preso egon zirenentzako konpensasioak legeztatu zituen.
138
Bortxazko lanetan, herriz-herri ibili ziren presoek ez zituzten presondegietan inskribatzen; beraz, ziurtagiririk ez.
139
Luisen azken eskaera 2002/11/28, sarrera 2002-12-5, Eusko Jaurlaritzan.
136
41
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 baitzen.140 2005ean, legeak baieztatzen zuen moduan, bere alargunak eta diskapazitatea duen alabak
jaso zuten.141 2021era arte, ikerketa honetan murgituta egonda, ez dugu jakin Guadalajarako Artxibo
Militarretik bidalitako espediente hura ez zela Luisena, Lucas anaiarena baizik. Anaien izenen antzekotasunagatik erru bat sortu zuten artxiboan eta Luisek, 1945ean hildako anaiaren espedienteari
esker, justiziaz merezitako indemnizazioa jaso zuen. Beste milaka Preso-Langile izandakoek, agrabio
konparatibo ikaragarria jasan zuten. Biktimizazio bikoitza honengatik oso minduta bizi ziren hil arte.
Gerraren basakeriak eta izugarrikeriak ezagutu ondoren, Luis “Espilla”, hiru gaztetxoen bizitzak salbatu zituen mutiko zoriontsu haren bihotz erdia, ez zen gerratik itzuli, han betirako geratu zen.
1941eko abenduan konzentrazio eremuan libre utzi zutenean, etxera iritsi eta bere min handia zenbait
bertsotan isladatu zuen, gerraren ondorioz hildako guztien oroimenez, Juanito Azcarate Treviño laguna horien artean.
“GURE ILDAKOERI” BERTSO-KANTA142
“Gaur etxeratu naiz, baña ez askatasun osoakin. Nere biotza oso minduta dago, bai, lagun
eta anai maiteenak gaur uts eginez, milla moduz il ziralako. Zuen baimenaz utzi nazazute,
lerro auek abestutzen, zergatik azkenez bertso auek ez dira besterik omenaldi eta otoi bat
zuen arimaren alde”.
I
Mendi gañetan eta
bide baztarretan
ainbat ta ainbat il ziran
kartzel barrenetan.
Goietatikan bera
zigorrez besteak
gaixorik etorriak
morduak il ziran
penarekin lertuak
urringo lurretan.

II
Ama negarrez dago
semeeri elduta
instante hontan aita
su izkillututa (afusilatuta)
AMA! deitzen diote
gerritik elduta
AMA! berriro ere
Gure AITA! Nun da?
olaxe ume asko
dira geldituta.

III
Orrela il ziraden
millaka askoak
anai maitetsuenak
betiko galduak.
Baño gure biotzak
eurekin osoak
askatasuna gaitik
denak ildakoak.
Gorde orain berentzat
isil minuto bat.

Koldaritz. Soraluze´n 1941garren abenduan.

Luis Ariznabarreta Zubiaurre 2003ko abuztuaren 23an zendu zen Gasteizen, 88 urte betetzear zegoenean.
Rosita Orbea Gallastegi osintxuarrarekin ezkondu zen 1944an Soraluzen, eta zortzi seme-alaba izan zituen.

42
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 9. HAINBAT GOGOETA ONDORIO GISA:
Artikulu hau ikerlan pertsonal baten emaitza izan da aitaren testigantza autobiografikoak agertu zirenetik, eta horiek oinarri hartuta. Bere lekukotzetan aipatzen dituen gertaerak eta Gerra Zibileko gertaera historikoak Ipar Fronteari buruzko bibliografia zabalean eta hainbat milizianoren testigantzetan
sakonduz egiaztatu dira. Protagonistek bizi izan zituzten gertaera historikoak gaur egunera ekarri dira
lekukotza-iturri historiko eta antropologiko gisa. Aitaren lekukotza horien bidez, Juan Azcarate eta
Luis Ariznabarreta lagunen historiak erakutsi dira, Gerra Zibilak ehunka mila biktimarengan eragin
zuen traumaren adibide. Juanitoren historian, haren heriotzak bere itxaropen guztiak suntsitu zituen;
eta bere aitaren heriotzarekin edo desagertzearekin batera, dolu lazgarria utzi zuen amaren eta anaiaren psiketan, euren historiak isiltasunean geratuz. Gure aitarena, aldiz, bizi-iraupen historia izan zen,
berak bere testigantza partzialetan eskaini ahal izan ziguna, horietan bere trauma agerian utziz.
Ezinezkoa zirudien une batean gure aitak jakin zuen, modu kontzientean edo inkontzientean, bide
terapeutiko propioa aukeratzen bere mina lantzeko. Berak ez zuen bere iragana ahaztu edo ezabatu
nahi izan, eta bere “historia” ondo gorde zuen: preso egondako ziurtagiri militar frankista guztiak,
presokideen argazkia, eskuizkribu autobiografikoak, hildakoen zerrendak eta presokideenak… Bertsoak, kantak, musika, gitarra... Bere karga psikologikoa arintzeko bakarkako estrategia horietaz
aparte, alderdi politikoak legeztatu zirenetik, taldearen balio terapeutikoan oinarritutakoak ere erabili
zituen; hala nola, gudakideen asteroko solasaldien errituala, bilakaera politikoaren interesa, Eusko
Alkartasuneko abesbatza...143 Carlos Blasco Olaetxea entitate aurrean testigantza emateak ere nolabaiteko errekonozimendu soziala suposatu zuen aitarentzat, berak elkarrizketan harriduraz azaleratu
zuena: “Sekulan ez giñukeen pentsauko ta, olako egun bat elduko zanik”.144 Nahiz eta estrategia horiek guztiak erabili, gerran eta gerraostean bizi izandakoak marka ezabaezina utzi zion bere psikean.
Mariana Wikinski psikoanalista argentinarrak dio Gerra Zibila hasi zela biktimengan eragindako harridurarekin; ustekabeko eta ikaragarrizko esperientzia traumatiko indibidual eta kolektibo hartarako
ez baitzuten prestakuntza materialik, ezta psikologikorik ere, gertatutakoa sinbolizatzeko. Milizia boluntarioek Errepublikari eskaini zioten defentsak, altxamendu militarraren kontra, nolabaiteko zentzu
ideologikoa eman zien, baina ekintza kolektibo hori ez zen nahikoa izan gerrako gertaera traumatikoek biztanleengan izan zituzten ondorio larriei zentzua emateko: milaka gudakideren heriotzak,
fronteetan sortutako elbarritasun larriak, fusilamenduak, desagertzeak, urte luzeetako espetxealdiak,
esklabo-lanak, torturak, gosea, pobrezia, zigor umiliagarriak, bortxaketak, estigma, alarguntasuna,
Taldearen balio terapeutiko konzeptua. Lucia Edelman eta Diana Kordon: “Superar el trauma en colectivo”, in Almudena Hernando (koord), Lucila Edelman, Diana Kordon, Nora Levinton, Anna Miñarro, María Remeses, eta Mariana
Wikinski: Trauma. Herencia, palabra y acción colectiva, Traficantes, Madrid, 2023, (103-130 or.), 109 or. Edelman eta
Kordon, biak medikua, psikiatra eta psikoanalista argentinarrak dira.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 umezurtasuna, disidentearen aurkako jazarpena, erbestea…; ondorio horiek guztiak, osotasun fisiko
eta psikologikorako etengabeko “arrisku-sentimendu”-an jasandakoak. Errepresio horrekin batera,
diktadura frankistak ezarritako isiltasuna jasan zuten; eta beldurra, kontrol-arma gisa erabilita.145 Biztanleria, gizarte eta ekonomiaren suntsipen horren ondorioz, biktimek eskalaz kanpoko exijentzia jasan zuten psiketan, trauma sakona sortuz euren belaunaldiarengan eta, baita, beste era batean bada
ere, hurrengo belaunaldiengan ere.146
Aditu argentinarrak dioenez trauma ez da gertaera traumatikoa, biktimen psikismoan uzten duen
marka ezabaezina baizik.147 Psikearen babes-geruza zeharkatzen du, oreka pertsonala hautsiz eta defentsa-mekanismoak sortuz. Hitzetan sinbolizatu ezin dena inkontzienteak diren sintoma somatikoen
bitartez kanporatzen da: beldurrak, isiluneak, sufrimendua, larritasuna, antsietatea, errua, lotsa, amesgaiztoak, insomnioa, errepikapen obsesiboak, nahasmendu psikiatrikoak, memoriaren alterazioan…,
horiek guztiak traumaren mezu sinbolikoak bihurtuz.
Sendatzeko ezinbestekoa da “hitz egitea” eta “entzuna” izatea. Lekukotza emateak entzuten dizun
norbaiten aurrean eragin psikoterapeutikoa du. Baina, testigantza hori terapeutikoa izan dadin baldintza egokietan egin behar da: konfiantzazko gune batean, bakarka edo taldean, entzun eta interpretatu
egingo duen aditu batekin elkartrukean... Baina hori hitzen bidez bakarrik ez, gertaera traumatikoez
gain, haien testura emozionalak ere berreskuratu behar dira testigantzetan.
Lekukotza ematea biktimarentzat terapeutikoa izateko, analisia eta interpretazioa beharrezkoak dira.
Horietan, “ezkutuan” dagoenaren balioa aztertzea ezinbestekoa da: isiluneak, ahanzturak, esaten ez
dutena... Beste adierazpen emozional batzuk ere interpretatu behar dira. Hala nola hasperenak, tonua,
erritmoa, isiltasuna, etenaldiak, errepikapenak: “An asko il zian, asko il zian, asko. An ildako asko!”
Horiek guztiak denbora luzez barnean gordetakoa adierazpenak dira. Lekukotzetan ere "disoziazioak"
gertatzen dira. Adibidez, gure aitaren kasuan, bizitakoa hitzetan jarri ezin duenean, modu inkontzientean, emozioa eta mina sortzen ez dizkioten pasadizoetara desbideratzen du.
Erabilitako hitzen analisia beste elementu esanguratsua da. Adibidez Luisen audioan, “erailak” hitza
erabili beharrean, “hildakoak” erabiltzen du, “beste”-enganako deskalifikaziorik ez dira agertzen...
Nahiz eta ideologikoki inolako zalantzarik gabe kokatuta egon, elkarrizketaren hainbat zatitan
“aurrean, euren kontra, duen bera bezalako soldadu arrunta”-rekiko identifikazioa erakusten du, gerretan askotan galtzen den elkartasunerako eta enpatiarako gaitasuna erakutsiz; hala nola, Lemoatxeko batailan errekete gaztearekin topo egin zuenean, eta beste une batzuetan frontean eta preso
zegoela.

Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 Badago osasun mentala berreskuratzeko funtsezkoa den beste zeregina traumaren elaborazioan, gogoratzeaz gain, "egia" kontatzea.148 Horri dagokionez, esanguratsua da Fraserrek bere liburuan, Recuérdalo tú, recuérdalo a otros, dioena. Hispanista honek azpimarkatzen du egin zituen 300 elkarrizketetan lekuko batek ere ez zuela aitortu inor hil zuenik.149 Baieztapen horrek harritu gaitu, gure aitaren audioan heriotzetan parte hartu izanaren lekukotzak agertzen direlako; adibidez, Lemoatz eta
beste batailetan. Testigatza horiekin, aitak, sarreran azaleratu ditugun zalantza eta galderei erantzun
die. Hori dela eta, Juan eta gure aitaren bizitza-historien “egia” gure artikulura ekartzean, geuk ondorengoek ere mina har dezakegu, baina min osasuntsua da.150
Agerian dago Errepublikarekiko leialak izan ziren biktimek ez zutela euren traumak elaboratzeko
aukerarik izan, eta haietako askori barruan itsatsita geratu zitzaiela itxi gabeko zulo moduan. Barnekoa kanporatu ezinik, testuinguru historikoak ez zien elaborazioa egiten utzi, ez gerraostean, ez
diktadura frankistan, ezta trantsizioan ere; hiru garai horietan biktimizazio hirukoitza jasanez. Miñarrok aipatzen duenez, “irabazle”-en ondoan zeuden biktima gehienei euren kalteak errekonozitu egin
zitzaizkien, Francoren diktaduran eurentzat legez onartutako erreparazio material eta sinbolikoa egon
zelako.151 Errepresaliatuentzat, aldiz, egon zen errekonozimendu apurra oso berandu iritsi zen eta horietako asko baztertuta geratu ziren. Ez zuten ez egiarik, ez justiziarik, ez erreparaziorik izan. Bestalde, zientzia psikiatrikoak gerrako erbestean urte haietako profesionalik aurreratuenak galdu zituen.
Psikiatria zaharkitua geratu zen, erregimen frankistari lotua, eta "gorrien" psikologiari buruzko ideia
aberranteen menpe.152 Miñarrok dio Movimiento Nacional-arekin bat ez zetorrena, gaixotasun mental
gisa estigmatizatzen zela.153 Ideia horiekin herritar errepublikanoak arreta jasotzeko aukerarik gabe
geratu ziren.154
Garai haietan emakumea gizona baino gutxiagotzat tratatua izan zen. Eurei dagokionez aipatu nahi
nuke, 2023an ikerlan hau aurrera neramanean, Arrasateko erroldetan Santa Ageda psikiatrikoko datuak aztertzen, deigarria egin zitzaidan konprobatzea gerra ondorengo urteetan psikiatrikoan emakumeen kopurua hirukoiztuta edo laukoiztuta zegoela gizonena baino. Ikertzeko pendiente dagoen galdera bat geratu zitzaidan buruan: Zenbat emakume eraman zituzten psikiatrikoetara gerrako ondorioengatik? Gaur egun ezinbestekoa da gerrako hainbat arlotan emakumeari buruz ikertzea, eurak,
parte hartzeaz gain, haren ondorioak ere jasan zituztelako. Generoa ez da analisi-kategoria gisa agertu

45
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 gerra zibileko azterlanetan. Adibide gisa, ikerketa horietan emakumeen aurka erabili zen indarkeriaren ikusezintasuna. Emakumeekiko zor unibertsala da hori, orain arte gutxi ezagutu baita emakumeen
kontrako biolentziaz gatazka armatuetan.155
“Belaunaldien arteko trauma” arloko ikertzaileek diote gerra eta diktadura frankistaren ondorioz traumatizatutako gizartea garela. Gure arbasoen bizitzak, hondamendi hartan harrapatuta geratu ziren bizitzak izan zirela, eta ondorioak gaurko gizartearengan ere transmititu direla. Biktimen barnetik kanporatu gabeko inpaktua eta diktaduran bizi izandako isiltasunaren eragina, guk jaso ditugula herentzia
modura, eta ikuspuntu psikologikotik hurrengo belaunaldietara ere pasatuko direla, sintometan kanporatuta.156 Aditu hauek belaunaldien teorizazioa eta sailkapena egiten dute sintomen arabera: lehen
belaunaldian "esan ezina izan dena" bigarrenean "izendatu ezin dena" bihurtzen da, hirugarrenean
"pentsatu ezin dena", eta "erabat ezkutatuta eta estalita dagoen hori" laugarrenean.157 Uste dute gure
gizartean agerian geratzen direla sintoma horiek; adibidez, iritzia emateko, salatzeko eta boterea zalantzan jartzeko beldurra; boteretik datorren "egia" onartzeko joera, herritarren polarizazioa, errealitate politikoaren pertzepzio aldatua, desberdin pentsatzen duena etsai gisa hartzea, gorroto-diskurtsoak, besteenganako konfiantzarik eza, erabiltzen diren esaldi hutsalak: "arazoak etxe barnean
konpontzen dira”, "ez hitz egin", “ez erakutsi zuk pentsatzen duzuna”...158 Horietako sintoma asko
modu inkontzientean transmititzen zaizkie hurrengo belaunaldiei, eta errepikatzen dira zergatiak eta
jatorria jakin gabe. Gaur egun estatuko komunikabideen eta partidu politikoen arteko eztabaidak
entzutea besterik ez dago, konturatzeko gaur egun zauriak sendatu gabe daudela eta iragana orainaldian dugula.
Miñarrok idatzi du erantzukizun moral kolektiboa (politikoa) beharrezkoa dela frankismo garaitik
eraikitako diskurtso sozialaren logikarekin apurtzeko eta gerran eta diktaduran gertatu zena azaleratzeko. Ezinbestekoa da eztabaida publikoetan gogoeta egitea, erantzuleen inpunitatearekin bukatzeko errepresaliatuen memoria historikoa berreskuratzea, “Egia, Memoria eta Erreparazio” legeak
eta ikerketetarako baliabideak sustatzea… Hainbat adituek diotenez denbora pasatzen uztea, horrela
dena konponduko denaren ustetan, erru handia da. Zer garen jakiteko, nondik gatozen jakin behar
dugu. Ikertzaileak dioenez, iragana ulertzeak gizarte justuagoa eraikitzea ahalbideratuko liguke.
Memoria belaunaldien arteko kontua da, eta euren arteko transmisioan, gerrako trauma jasan zuen
belaunaldiaren eta hurrengoaren artean, lotura sakonak sortzen dira; izan seme-alabak, bilobak edo
birbilobak. Mariana Hirsch irakasle eta ikertzaileak La generación de la posmemoria liburuan dio,
Queralt Soler Barjau: “Emakumek gerrateetan, ikuspegi historikotik begiratuta: ikustezin bihurturiko biktimak”, in
Ione Zuloaga Muxika: 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua, (10-25), Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023.
156

46
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 gertaera traumatikoen oroitzapenek bizirik dirautela, batez ere zuzenean bizi izan zituztenen bizitza
markatzeko, baina baita zuzenean bizi izan ez zituztenenak markatzeko ere, izan euren ondorengoak
edo garaikideak. Hauek gertaera traumatiko horiek jasotzen dituzte, ez zuzenean biziz, baizik eta
irudi, objektu, portaera, dolu edo errelatoren bidez; familiaren eta gizartearen kulturaren barruko herentzia gisa transmitituta.159 Artikulu hau horren adibide da.
Zuzeneko biktimak jada ez daude gure artean, baina euren testigantzak artxiboetan eta familia-memorietan gordeta ditugu. Beharrezkoa da gaurko belaunaldiok gure arbasoen memoriaren lekukoa
hartzea eta haiek elaboratu ezin izan zutena guk egitea, historia traumatiko horien zeregin pedagogikoaren transmisioa hurrengo belaunaldiengan bermatzeko. Aipatu bezala, gertaera historikoez gain,
testura emozionalak azaleratzen dituen transmisioa izan beharko luke. Afektiboa eta gure bitartekotza
izango duen memoria horrek "egia" ezagutzen eta osatzen lagunduko du, era berean, justizia egiten.
Bukatzeko azpimarratu nahi nuke Juan eta aitaren gerrako esperientzietan sakontzean Gerra Zibilaren
gordintasuna, garai hartako gizartearengan eta gaurkoarengan ere, ezagutzen lagundu digu; aitaren
bizipenak errealitate historikoarekin nola lotzen diren deskubritu dugu; eta batez ere, gure aitaren
memoria berreskuratuz bera eta bere belaunaldikoak hobeto ulertu ditugu. Erraza ez da izan “Subjetibotasun antropologikoa” eta “Historia” lotzea, baina oso aberatsa izan da. Azken finean antropologia egitea baita: “bestea” aztertuz, nork bere galdera sakonak erantzutea”.160
Marianne Hirsch: La generación de la posmemoria. Escritura y cultura visual después del Holocausto. Carpe Noctem,
Madrid, 2021 (1.a 2012an). Hirsch-ek sortutako “Posmemoria” konzeptua, memoria kolektiboaren ikerketak bideratzeko
funtsesko erreferentea bihurtu da.
160
Begoña Ariznabarreta Orbea: “Antropologo natiboaren inguruko hausnarketa zenbait”, in Sancho el Sabio Euskal kultura eta ikerketa aldizkaria, 22 zk., Sancho el Sabio Fundazioa, Gasteiz, 2005, 45-56 or., 55or. Artikulu horretan antropologo natiboaren figura aztertzen da kanpoko edo bertako izatearen dileman.
159
47
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
 ESKER ONAK
Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioako Jesus Zubiaga zuzendariari eta bertako langileei, eurengandik jaso dudan arreta eta interesagatik.

Aranzadiko Ione Zuloagari eta Intxorta 1937 taldeko Juan Ramon Garairi eskeini zizkidaten
Azcarate familiaren dokumenturengatik.

Soraluzeko zenbait herritarrei: Etzozi Larrañaga Orbea, Amaia Iraola Ariznabarreta, Luzia
Etxabe, Amaia Laskurain Etxabe eta Mari Carmen Treviño.
Miguel Argibay lagun margolariari portadan agertzen den irudi ederragatik. Zenbait argazkiren konponketan laguntza eman didatenei: Amaia Ibergallartu eta Itziar Ugartemendia.

Prozesuaren une diferenteetan artikuluaren irakurri ondoren eman dizkidaten iradokizun
egokiengatik, lagun eta senideei: Miel Anjel Elustondo Etxeberria, Xabi Lamikiz Gorostiaga,
Laura Iriarte Ariznabarreta, Iñaki Mtz. de Luna Prz. de Arriba, Karmele Mendizabal Mendizabal, Aitor Orobiogoikoetxea Lopez eta Patxi Salaberri Muñoa. Frantsesera eta ingelesera
itzulpenetan laguntza jaso dudanei: Xabi Lamikiz eta Laura Iriarte.

2020-2021 urteetan audioaren hainbat zati transkribatzen edo zuzentzen lagundu didaten familiako guztiei: Angel Ariznabarreta Orbea, Mila Navarro Busto, Ainhoa eta Maitane Ariznabarreta Navarro, Amagoia Ariznabarreta Ibañez de Gauna, Naiara Ormazabal Ariznabarreta
eta Laura Iriarte Ariznabarreta.

Eta batez ere, eskerrak eman ahozko edo idatzizko lekukotzak utzi zizkigutenei: Luis Ariznabarreta Zubiaurre, Antonio Loinaz, Alejandro Lluvia, Manuel Goenaga, Juan Ibarrola
Orueta eta Rosario Orbea Gallastegi.
Euren historiak artikuluan agertzen diren guztiei: Eulogio Azcarate Bustinduy, Victoria Treviño Azcarate, euren semeak Juan eta Alberto; Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeña, Anastasia
Zubiaurre Odriozola eta euren seme-alabak Luis, Lucas, Jacinto eta Maritxu, Chang Aking
txinatar boluntarioa eta beste biktima asko. Euren oroimenez idatzi da artikulu hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.