Atzo arratsaldean egin zen aurtengo azken zezen saioa. Zezenak goizekoak baino handiagoak eta plazetan ikasitakoak izan arren, haiei ere errekorteak egiten ibili ziren gazteak, hainbat goizeko saioan ere ibilitakoak eta beste hainbat bisitari berriak. Amaiera aldera, euria ere izan zen bisitari eta labainkadak ugaritu egin ziren, nahiz eta laster atertu eta ondo antzean bukatu ahal izan zuten jarduna.