Gaur eguerdian, kubako erritmoz bete da Plaza Zaharra, arbolapea bete duten herritarren gozamenerako. D'Capicho taldea osatzen duten Habanako Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek ordubete pasatxoko kontzertua eskaini dute. Kantatu dituzte zenbait kubatar kanta ezagun (Yolanda, Comandante...) baita euskarazkoak ere, kubatar erritmora emanak (Ihes betea...). Horiekin batera, eurak sortutakoak ere bai, gehienak, gazteleraz batzuk eta euskaraz asko. Kapritxozko emanaldia jaiei hasiera emateko.