Joseba Gonzalezek ordezkatuko du Viktoriano Etxabe parrokoa

Erredakzioa 2024ko abu. 3a, 10:03

Irailetik aurrera parroko berria izango du Soraluzek, besteak beste, Elgoibarrekin partekatuta.

Ion Loiola parrokoa ordezkatzera etorri zen Victoriano Etxabe parrokoa Soraluzera 2022an. Baina, osasun arrazoiak tarteko, hark ere, laga egingo dio Soraluzeko parrokoa izateari. 

Bada, Elgoibarko parrokiatik jakinarazi dutenez, Donostiako Elizbarrutiak dagoeneko izendatuta dauka parroko berria, izendapenak irailaren 1etik aurrera eragina izango duen arren. Joseba Gonzalez Zugasti ‘Paje’ (Azkoitia, 1969) izango da Elgoibar eta Soraluzeko parrokoa.

Pasai San Pedroko erretorea da gaur egun ‘Paje’; Gipuzkoako bikario nagusia izandakoa ere bada, besteak beste. Elgoibarko parrokiatik gaineratu dutenez, jakinaraziko dute aurrerago noiz aurkeztuko duten parroko berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.