Saltokien abuztuko ordutegiak

Ubane Madera Zangitu 2024ko abu. 1a, 09:01

Jaien ondoren, herriko saltoki gehienek udako ordutegira eta oporraldira egokitu dituzte edo egokituko dituzte ordutegiak. Hainbat itxita daude dagoeneko, beste hainbatek datozen egunotan itxiko dituzte ateak edo ordutegiak murriztu egingo dituzte. Barruan zerrenda ikusgai.

Hona hemen herriko saltokiek abuztuan izango dituzten ordutegiak eta egutegiak (abuztuko Andramari jaietan itxita izango direla kontuan hartu):

Mendizabal okindegia
Astelehenetik zapatura 08:30-13:00; domeketan itxita.

Kooperatiba
Astelehenetik zapatura: 09:00-13:00
Kooperatibako arrandegia: abuztuaren 4tik 26ra itxita.

Okelia harategia
Abuztuaren 5etik 9ra 09:00-13:00
Abuztuaren 10etik 25era itxita
Abuztuaren 26tik 30era 09:00-13:00

Iñarra harategia
Abuztuaren 28ra arte itxita

Kalebarrengo farmazia, Oruesagasti
Abuztu osoan, 09:00-13:00 eta 16:30-20:00

Farmazia Errekalde, Soto Iglesias
Abuztuaren 5etik 9ra 09:00-13:00
Abuztuaren 12tik 16ra itxita
Abuztuaren 19tik 23ra 09:00-13:00
Abuztuaren 23tik normal

Estankoa
Abuztu osoa itxita

KLB 
Abuztu osoa itxita

Belarrak
Astelehenetik barikura: 10:00etatik 13:00etara

Triskel
Abuztuaren 3tik 25era itxita

Mapfre aseguruak
Abuztuaren 2tik irailaren 2ra itxita

MGS aseguruak
Abuztuaren 2tik abuztuaren 26ra itxita
Abuztuko egunak 10:00-13:00

Iosu bitxidenda
Astelehenetik barikura 10:00-13:00

Txuritxu goxotegia
Abuztu osoa itxita, abuztuaren 31n zabalduko dute.

Iratxo goxodenda
Astelehenetik domekara 08:00-13:00

Lehen eta azken astean, astelehenetik barikura arratsaldeetan ere zabalik.

Mabel ile-apaindegia
Abuztuaren 3ra arte goizez zabalik

Negabi ile-apaindegia
Abuztuaren 9ra arte 08:00-13:00
Abuztuaren 10etik irailaren 1era arte itxita

Criado fruta-denda
Abuztuaren 9ra arte goizez
Abuztuaren 10etik 26ra itxita

Ehuneko denda
Abuztuaren 1etik 6ra 10:00-13:00etara
Abuztuaren 7tik irailaren 2ra itxita

Bianka
Abuztuaren 2tik irailera arte itxita

Burdindegia
Abuztuan, astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:45era

Benito Altzariak

Abuztuaren 9ra arte zabalik, 10:00etatik 12:30ak arte.