Soraluzeko Jaiak 2024

Plaza bere egin zuen Zopilotes Txirriaos taldeak

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 27a, 22:15

Deigarria izan zen atzo gauean Plaza Zaharra ikustea. Beteta, lepo zegoen. Erdian, bazterretan eta denean. Kanpotarrak zein bertakoak elkartu ziren han. Helduak bai, baina batez ere gazteak. Denak, hori bai, Zopilotes Txirriaos taldea ikustera. Eta nafarrek ondo kunplitu zuten euren partea. Plaza bere egin zuten, batzuk saltoka jarri zituzten, eskuak altxatuta beste asko eta guztiak edo ia guztiak dantzari emanda. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.