Santa Ana eguneko ekitaldi jendetsuenetako bat zezenak izaten dira. Atzo ere, halaxe izan zen, bai ikusleei dagokienez eta baita errekortariei dagokienez ere. Durangotik, Zestoatik, Azpeititik, Elgoibartik, Bergaratik… etorri ziren Soraluzera zezenekin jolasean ibiltzera eta saio ikusgarriak egin zituzten, ikusleen txaloak irabaziz. Zoritxarrez izan zen emanaldia ilundu zuen gertakari bat ere, kolpe txar baten ondorioz behietako bat zutitu ezinik gelditu baitzen lurrean etzanda. Hesi baten gainean, zenbait lagunen artean, eroan zuten kamioira. Bideoan, arratsaldeko saioaren laburpentxoa. Barruan, argazki-sorta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.