Soraluzeko Jaiak 2024

Lehertu da festa

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 24a, 22:47

Iluntzeko zazpiak puntuan zirela, Zubi Nagusia beteta, aurtengo danborradako antolatzaileak eta udal ordezkariak udaletxeko balkoira atera dira. Pregoia esan dute lehenengo danborradakoek, eskerronez betetakoa. Segidan, Galtzagorrien txarangarekin batera Artillero jo dute eta hura amaitzean jaurti dute lehen kanoikada aurtengo artilleroek. Festa lehertu da orduan zubian. Ondoren etorri dira gainerako kanoikadak, buruhandiak eta Galtzagorrien txarangaren kalejira, Marras eta herritarrak atzetik zituztela. Argazkiak: Fernan Oregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.