Soraluzeko Jaiak 2024

Maila altua gazteen tortilla lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 24a, 15:46

Kanoikada jaurti barik dagoen arren, hasi dira jaietako lehen ekintzak. Horietako bat izan da gazteen tortilla lehiaketa eta ondo polito joan da. 12 taldek parte hartu dute, 2-3 gazte talde bakoitzeko, beraz, 40 gazte inguruk egin ditu sukaldari lanak eguerdian. Epaimahai lanetan ibili diren lau lagunek azpimarratu dute “oso gozoak” zeudela tortilla guztiak. 

11:00etan hasi da tortilla lehiaketa eta 12:00etarako entregatu dituzte egindakoa lehiakideek. LH5. mailatik hasi hasi eta DBH4ra arterainoko partaideak izan dira, bi mailatan banatuta: A maila, LH5-DBH1 eta B maila, DBH2-DBH4. Guztira, 12 talde lehiatu dira Plaza Barrixan, sei maila bakoitzeko.

Epaimahaiari dagokionez, lau kidek osatu dute; Iñaki Iñarra urte luzez harakin izandakoak, Lorea Agirre Iratxo goxo-dendakoak eta Aitor Gonzalez eta Ubane Madera gurasoek. Guztiek bat egin dute esatean maila altua erakutsi dutela gazteek lehiaketan, aurkeztutako tortilla guztiak zeudela oso gozoak.

Irabazleak eta sariak

Zaporea, aurkezpena eta puntua kontuan hartuta puntuatu ditu epaimahaiak tortillak eta batuketak egin ondoren, honakoa izan da emaitza. 

A mailan
1- Joar Alustiza, Amets Uzin eta Aratz Azkorbebeitia. 
2- Eñaut Valderrey, Kevin Rojas eta Isaac Armendia.
3- Maren Agirre eta Maren Santiago.


B mailan
1-Jurdana Viciosa, Jone Urresti eta Naia Rodriguez.
2- Peru Gisasola, Urko Trebiño eta Aiuri Gisasola.
3- Enara Garitano, Amets Alberdi eta Irene Agirre. 

Sariak berberak izan dira maila bietan:

  • 1-Lehen taldeari, 90 euro
  • 2-Bigarrenari, 60 euro
  • 3-Hirugarrenari, 30 euro