Aurtengo herri bazkarian, hiru menu izango dira aukeran, Maite Quintanilla Kultura zinegotziak esplikatu duenez, "menu ahalik eta inklusiboenak eta orekatuenak eskaintzen ahalegindu gara, intolerantziak, alergiak eta kultura eta sinesmenak kontuan hartuta".
Bestalde, bazkalostea girotzeko bingoan jokatzeko aukera izango da eta umeendako txokoa, biak ala biak ikas bidaiakoen eskutik. Horrekin batera, musika ere izango da, Txantreako gaiteroen eskutik.
Txartelak Iratxo goxo-dendan daude salgai, 15 euroan langileendako eta 10 euroan langabeendako, pentsiodunendako eta umeendako.