Soraluzeko Jaiak 2024

Sari tentagarriak gazteendako herri-kirol txapelketan

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 22a, 19:05

Umeak sokatiran Mesedeetako jaietan. Artxiboa.

Egun gutxi falta dira jaiak hasteko eta egunotan itxiko dituzte haietan izango diren zenbait lehiaketatarako izen-emateak, adibidez, gazteendako herri-kirol txapelketan. Udaletik esan dutenez, lau taldek eman du izena dagoeneko baina gehiagorendako lekua badago. Sari tentagarriak iragarri dituzte, gainera. Izena udaletxean eman beharra dago.

Gaztetxoendako herri-kirol txapelketa zapatuan izango da, 17:00etan, frontoian. LH5-DBH4ra bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, bosnako taldetan. Bi mailatan lehiatuko dira, LH5-DBH1ra artekoak batetik eta DBH2-DBH4ra artekoak, bestetik. 

Probak eta sariak

Taldeek bost probatan lehiatu beharko dute: zaku lasterketa, sokatira, giza-probak, lokotx bilketa eta txingak. 

Sariak, berriz, honakoak dira:

  • 100 euro lehen taldearendako
  • 75 euro bigarrenarendako
  • 50 euro hirugarren taldearendako