Itxaropena Erretiratuen Elkartean odol bankuarekin odol ateratzeak egiten ibili ziren osasun-profesionalek odol emaileen furgonetan pankarta ipini zuten euren aldarrikapenak helarazteko.
Ez gara boluntarioak, langileak gara, karrera profesionala orain! Zioen pankartak. Esplikatu zutenez, fundazio bat dira baina Osakidetzarendako egiten dute lan. Araban eta Bizkaian, odol ateratzeak Osakidetzako karrera profesional moduan dago kontsideratuta, ez ordea, Gipuzkoan. Horixe da, hain justu, langileek eskatzen dutena, Gipuzkoan ere kontsiderazio bera, eta batez ere, lan baldintza berberak izatea. Gaineratutakoaren arabera, sententzia irabazita dute, baina oraindik ez dute lortu administrazioaren baietza.