BIDEOA

Jai giroan ospatu zuten motozaleen topaketa

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 21a, 14:12

Motorren burrunbak haizatuz, bakoitza berearen gainean harro eta pozik ikusten ziren Zubi Nagusitik plazarako bidea egin zuten motozaleek, Motoclub Plaentxi elkarteak antolatutako topaketara bertaratu zirenak. Aurten, formatua aldatuta, bazkaritara ere geratu ziren, Debabarreneko Latuna Bando txarangarekin kalejira-poteoa egin ondoren. Jarri zuten giroa ikusita, haien inguruan ibili ziren herritar askok esan zuten dagoeneko jaiak ziruditela. Musika: Latuna Bando txaranga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!