Atzo, zapatua, motoen burrunbarekin bete zituzten Soraluzeko kaleak ehun bat motozalek. Goizean elkartu ondoren, Debagoienetik moto ibilaldia egin zuten elkarrekin eta herrira bueltatu zirenean, Plaza Zaharrean aparkatuta laga zituzten motorrak, herritar askoren gozamenerako. Han, zain zuten Latuna Bando txarangarekin kalejira-poteoa egin zuten herrigunean.
Zubi Nagusian borobildu zuten topaketa, Ilovepaellak 18 kilo arrozekjin eta bestelako jaki gozoekin ondutako paellaren bueltan. Bazkalostea ere girotu zuten propio prestatutako bingoarekin eta bestelako jolasekin.