BIDEOA

Bizipoza udalekuetako Go Talent jaialdian

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 19a, 15:42

Umoretsu eta dantzan hasi zituzten Kukumixokoek aurtengo udalekuak eta halaxe ari dira bukatzen bi aste geroago. Gaur, barikua, Kale Kolore eguna ospatzen dabiltza, ezin eder eta dotoreago. Duda barik, bizipoza transmititzen dute, eguerdian egin duten Got Talent saioa horren erakusle. Etxeko txikienak… eta ez hain txikienak, udalekuetan artista handi! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.