Soraluzeko Jaiak 2024

Zabalik dago tortilla lehiaketarako izen-ematea

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 19a, 11:04

Iazko abuztuko jaietan tortilla lehiaketan parte hartu zuten Aitz Arluziaga eta Zuhaitz Larrañaga gazteak.

Aurten lehen aldiz, gaztetxoendako tortilla lehiaketa izango da jaietan. Eguaztenean, 11:00etan hasiko da Plaza Barrixan. Bi mailatan banatuko da: LH5-6tik DBH1era arte eta DBH2tik DBH4ra arte. Lehen mailako taldeek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute, gainerakoek ez. Maila bakoitzeko hiruna sari izango dira.

Tortilla lehiaketarako 16 su daude erabilgarri, beraz, talde kopuru horixe da partaide-muga. Izen-ematea udaletxean egin behar da eta zabalik dago. 

Sariak

Kontuan hartzeko moduko sariak banatuko ditu Udalak, maila bakoitzeko hiru:

  • Lehen taldeari, 90 euro
  • Bigarrenari, 60 euro
  • Hirugarrenari, 30 euro

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.