Ehundik gora motozale espero dituzte zapatuan

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 18a, 13:43

Motozale koadrila handia espero dute zapatuan, Motoclub Plaentxi elkartearen eskutik. Orduantxe egingo dute aurtengo moto topaketa, aurten, berritasunekin. Izan ere, luncha barik bazkaria egingo dute Zubi Nagusian eta horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 150 lagunendako paella prestatuko dute.

Zapatuan, 10:00etan zabalduko dute moto topaketan parte hartuko duten motozaleendako izen-ematea. Segidan, 11:00etan, moto-ibilaldia egingo dute inguruko errepideetatik: Bergara-Ubera-Elgeta-Kanpanzar-Arrasate-Bergara-Soraluze ibilbide.

Poteoa, bazkaria eta jolasak

12:00-12:30ak aldera, ya herrian, poteoa egingo dute herrigunetik, txarangak lagunduta. Eguna borobiltzeko, zubian paellada egingo dute eta bazkalostean bingoa eta jolasak izango dituzte.

Bilbo, Gasteiz, Donosti, Eibar, Arrasate, Elgoibar, Deba… eta beste leku batzuetako motozaleak espero dituzte; iaz 100dik gora lagun etorri ziren eta eurek 150 lagunendako paellada dute enkargatuta. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.