San Andresko jaiak

Jende eta momentu hunkigarri asko San Andresko jaietan

Egoitz Unamuno 2024ko uztailaren 16a

Eguraldia lagun, jende asko hurreratu da aurten ere San Andresko jaietara. Kantuan, bertsotan, dantzan, pilotan, boletan, zezenen aurrean antxitxika, jolasean eta jan-edanean pasatu dituzte lau egun, ohikoa duten umore onean. Tartean, momentu hunkigarri asko izan dira, auzotarren eta herritarren oroimenean geratu direnak.  

Otarraren zozketan saritutako errifa zenbakiak, ondorengoak izan dira: 

1. Saria (Otarra): 1219. Ordezkoa: 2507.

2. Saria (Jatorduak Txurrukan): 2299. Ordezkoa: 2057.

Kontaturako telefonoa: 605767813 (Oier). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.