Asteburuan zabalduko dituzte barrakak

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 16a, 12:39

Herriko jaien gertutasunaren adierazleetako bat diren barrakak Erregetxean dira atzo ezkero. Autotxokeak ailegatu ziren lehenengo, barraka hori baita muntatu beharreko lehena. Haren segidan, kokatu dituzte txurreria eta ohe elastikoa, besteak beste. Datozen egunotan bukatuko dituzte muntaia-lanak eta asteburuan zabalduko dituzte barrakak.

Asteburuan zabalduta, uztailaren 28ra arte izango dira barrakak Soraluzen. Bidaia batek 2,5 euro balioko du, 3 bidaiak 6 euro eta 6 bidaiak 10 euro. 

Umeen Eguna, berriz, uztailaren 28a izango da, domeka. Ohi denez, egun horretan merkeago jarriko dituzte barrakak. Buelta batek 1,5 euro balioko du.